Inperatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Imperatiboa''' (ingelesez: ''imperative mood'') modu gramatikoa da, aditzen bidez agindu bat edo eskaera bat ad...»
(Ez dago alderik)

18:13, 23 urtarrila 2021ko berrikusketa

Imperatiboa (ingelesez: imperative mood) modu gramatikoa da, aditzen bidez agindu bat edo eskaera bat adierazten duena. Oso zabalduta dago hizkuntzen artean.

Idazterakoan imperatiboa duten esaldiak harridura ikurra («!») dute amaieran sarritan.

Euskaran era bat baino gehiago daude imperatiboa adierazteko, adibidez, «ekarri» — «bekar, bekartza» edo «etorri» — «zatoz, etor zaitez».

Munduko hizkuntzetan

Hainbat hizkuntzetako aditzak ez dira aldatzen imperatiboan — ingelesan, adibidez: give «eman» — Give me! «Emaidazu!»; sarritan let hitza gehitzen da: talk «hitz egin» — Let me talk! «Utzi hitz egiten!»; edo samoeran: siva «dantzatu» — Siva! «Dantzatu!».

Hizkuntza batzuetan nagiko zaila da imperatiboa osatzea eta arau asko daude, hala nola, eslaviar hizkuntzetan: powiedzieć «esan» — Powiedz mi «esaidazu», rosnąć «hazi (aditza)» — Rośnij! «Hazi!», jeść «jan» — Jedz! «Jan!» (poloniera); finlandiera edo bepsaeran (uraldar hizkuntzen kideaak): hizkuntza horietako imperatiboa aditzaren erroaren arabera osatzen da eta erroak ez dira ageriak sarritan, beraz, ikasi behar dira.

Latinak arau bakunak ditu imperatiboa osatzeko, -re atzizkia kentzea edo -te atzikia gehitzea behar dira horretarako: monēre «aholku bat eman» — Monē «Emaidazu aholku bat», Monēte «Emaidazue aholku bat»; salbuespenak: dicere «hitz egin» — dic, ducere «bideratu, gidatu» — duc, facere «egin» — fac.

Koreerak hainbat estilo maila («hizketaren estiloak», hau da, begirunea adierazteko edo lagunartean erabiltzeko) ditu eta horien arabera aditz bat aldatzen da imperatiboan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak