Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
 
== Gerraren bilakaera ==
Kinto Popedio Silo [[marsiar]]ra eta Kaio Papio Mutilo [[samnita]] buru zirela, [[hirpinoak]], [[lukania]]rrak, marsiarrak, samnitak eta [[pizenoar]]rak Erromaren aurka altxatu ziren; 100.000 gizoneko armada eratu zuten, [[erromatar legio]]en antzera antolatua, eta Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatu. [[Corfinium]]en ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatuarekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Gerraren hasieran, [[K.a. 90]]ean, matxinada hedatzen saiatu ziren, bai hegoaldean, bai iparraldean, [[Lazio (eskualde historikoa)|Lazio]] bakarturik uzteko.<ref name="martinez"/>
 
Gerraren hasieran, [[K.a. 90]]ean, matxinada hedatzen saiatu ziren aliatuak, [[Lazio (eskualde historikoa)|Lazio]] bakarturik uzteko. Erroma, berriz, armada berreraki beharrean gertatu zen eta, herri aliatuetako tropa laguntzaileez gabeturik, Sizilia, [[Galia]], [[Hispania]] eta Afrikako soldaduak bildu zituen, erromatar hiritarrez osatutako 14 legiorekin batera. Publio Rutilio Lupo kontsulak iparraldera jo zuen, marsiarren eta pizenoarren kontra borrokatzera. Fronte horretan, [[Ascoli Piceno|Asculum]] inguratzea eta hartzea izan zuten xede nagusi, eta [[Ponpeio Estrabon]]en gain gelditu zen egiteko hori. Aldi berean, [[Etruria]]rako bidea itxi zieten marsiarrei. Erromako beste kontsulak, [[Luzio Julio Zesar]]rek, hegoaldean egin zien aurre samnitei, [[Campania]]ra hurbil ez zitezen.<ref name="martinez"/>
 
Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzetik etorri ziren. [[K.a. 90]]ean, Senatuak [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] eman zion armadaren agintea, baina Mario politikara itzuli eta agintea berreskuratu zuen. Silak Aeserniako banda samnitak suntsitu zituenean amaitu zen gerra.