Mongoliera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Kanpo estekak: zirriborro txantiloia kendu
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
Beste ikuspuntu batek, Luvsanvandan-enak (1959), mongoliar hizkuntza zabalago bat proposatzen du, zeina hiru dialektok osatuko luketen: erdialdeko dialektoa (Khalkha, Chakhar, Ordos), ekialdeko dialektoa (Kharchin, Khorchin), mendebaldeko dialektoa (Oirat, [[Kalmukia|Kalmyk]]) eta iparraldekoa (buriateraren bi aldaerek osatua). Bestalde, ''Language Policy in the People’s Republic of China: Theory and Practice Since 1949'' (euskaraz, ''Hizkuntza-politika Txinatar Herri Errepublikan: Teoria eta Praktika 1949tik)'' lanean mongoliera lau dialektotan bana daitekeela adierazten da: Khalkha dialektoa erdigunean, Horcin-Haracin dialektoa ekialdean, Oirat-Hilimag mendebaldean eta Bargu-Buriad iparraldean.
 
Mendebaldeko zenbait adituren arabera, Ordosen hitz egiten den aldaera hizkuntza burujabetzat har daiteke bere egitura [[Silaba|silabiko]] gordezalea eta aniztasun [[Fonetika|fonetikoarengatik]]. Alabaina, Alasha aldaeraren gisakoen sailkapenak, zeina Barne Mongoliaren eraginpe kulturalean dagoen baina historikoki Oiratekin lotua egon den, eta Darkhad bezalako beste muga-aldaeren sailakpenak zalantzaz josi dezake edonor. Esan daiteke arazo nagusia Chakhar, Khalkha eta Khorchin aldaeren sailkapenean dagoela, nola sailkatu horiek elkarrekiko eta buriatera eta oriaterarekiko? Fonemetan, [tʃ] fonemaren [tʃ]-rako zatiketa *i-ren aurretik eta [ts] gainerako berreraikitako bokalen aurretik, zeina Mongolian aurki daitekeen baina ez Barne Mongolian, askotan funtsezko bereizgarritzat hartzen da; adibidez, proto-mongolierako *''tʃil'', Khalkhaeraz /tʃiɮ/, Chakhareraz /tʃil/ 'urtea' eta proto-mongolierako ''*tʃøhelen'', Khalkhaeraz /tso:ɮəŋ/, Chakhareraz /tʃo:ləŋ/ 'gutxi' ditugu. Alabaina, iraganeko aditz-aurrizkietako ''-sŋ-''ren zatiketa (erdiguneko aldaeretan gertatzen dena) eta ekialdeko aldaeretan egiten den ''-dʒɛ'' zatiketa pisurik gabeko bereizgarritzat hartzen da.
 
Barne Mongolian, bertako hizkuntza-politika ofizialek mongoliera hiru dialektotan banatzen dute: hegoaldeko mongoliera, oiratera eta barghu-buriatera. Hegoaldeko mongoliera Chakhar, Ordos, Baarin, Khorchin, Kharchin eta Alasha aldaerek osatzen dutela esan ohi da. Bertako erakundeek mongoliera estandarra erabiltzen dute, zeinaren gramatika hegoaldeko mongolieran oinarrituta dagoen eta ahoskera Chakhar dialektoan (Zortzi Banderen Lautadan hitz egiten den eran). Dialektologiari dagokionean, hego-mendebaldeko mongoliar dialektoak Khalkhatik hurbilago daude hego-ekialdeko mongoliar dialektoetatik baino: adibidez, Chakhar dialektoak Khalkha gertukoagoa du Khorchin baino.
 
== Historia linguistikoa ==