Ontzalu Santxitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Erreferentzia zerrenda\|2\}\} +{{Erreferentzia zerrenda|30em}})
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
996-97 urteetan, amarekin batera [[Aragoiko konderria]] gobernatu zuen.{{sfn|Ubieto Arteta|1989|pp=204, 309}} 996 eta 997 urteetako bi agirik bakarrik Ontzaluren agintaldia aditzera ematen dute. Biak [[Gartzia III.a Santxitz]]enak dira eta honako esaldia dute: "Aragoin nire ama Urraka erregina eta nire anaia Ontzalu agintariak ziren".{{sfn|Ubieto Arteta|1989|p=309, n. 104|ps=: ''regnantibus matre mea Urraca regina et fratre meo Gundisalvo in Aragone''.}} Ontzaluk ere agiriak berretsi zituen.{{sfn|Martínez Díez|2007|pp=38–39}} Ontzalu eta Urrakaren agintaldiaz (edo erregealdiaz) ez da beste ezer ezagutzen,{{sfn|Ubieto Arteta|1989|pp=204, 309}} baina Gonzalo Martínez Díez historialariak Aragoiko {{lang|la|''regulus''}} (erregeordea) zela uste zuen, Iruñeko anaiaren agintepean eta bere ama eskarmentudunaren laguntza zuela. 947 eta 958 artean Antso II.ak sistema bera erabili zuen: [[Gartzia II.a Santxitz|Gartzia]] bere aitak Aragoiko erregeorde izendatu zuen, Orti Ximenez kondearen laguntzarekin.{{sfn|Martínez Díez|2007|p=36}}
 
997 inguruan, iruindarrek [[Calatayud]]en aurkako espedizio bat burutu zuten, eta gobernadorearen anaia hil zuten. Almanzor ''hajib''ak, [[Iruñea|Iruña]] eta [[UncastilloKaztellubat]] hirien aurkako espedizioetan atzemandako 50 presoak hiltzea agindu zuen. [[Ibn Darray]] arabiar historialariaren esanetan, [[Abderraman Santxitz|Abd al-Rahman]] gazteak bere osabetako bat [[Burugabetze|burugabetu]] zuen. Litekeena da osaba Ontzalu izatea, 997tik aurrera berari buruzko aipamenik ez dagoelako.{{sfn|Ubieto Arteta|1989|p=309, n. 105}} Edonola ere, [[Antso III.a Gartzeitz|Antso Nagusia]] bere ilobaren erregealdia hasi zenerako, 1004an, jada hilda zegoen.{{sfn|Martínez Díez|2007|p=238}}
 
{{Genealogia}}