Kemi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
65. lerroa:
[[Fitxategi:FinnishTroops Tornio1944 005.jpg|300px|ezkerrera|thumb|Soldadu [[finlandia]]rrak [[Tornioko gudua]]n (1944).]]
Herrialdea berpizten hasi zenean, urte batzuk geldituta izandako hiriko industriak garatzeari ekin zion berriro ere. [[1920ko hamarkada]]n beste enpresa berri bat sortu zen, [[Veitsiluoto Oy]] ospetsua. [[Laitakari]] uhartean zegoen zerrategia ere, izandako hiru sute handiekin batera, handitzen eta eraberritzen joan zen, eta industriak izandako iraultzagatik batik bat, hiriko biztanleriak gorakada izugarria izan zuen; Kemi 3.500 biztanleko herria izatetik 17.000 biztanle izatera pasa zen. 1939. urtean, [[Ajos]] uharteko [[Kemiko portua|portu berria]] eraikitzen bukatu eta [[Kemi-Tornio aireportua]] ireki zuten; [[1930eko hamarkada|30eko hamarkada]] oparotasunaren garaia izan zen. Baina, hiriaren bigarren urre-aro honetan, [[Bigarren Mundu Gerra]]k eztanda egin zuen kontinente zaharrean. Herrialdeak bere independiente estatusa mantendu nahian eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] bere lurraldetik urruntzeko helburuarekin, [[Hirugarren Reicha]]rekin bat egin zuen. [[Norvegia]]tik iritsitako tropa [[Hirugarren Reicha|alemaniarrak]] eta [[Suediar Boluntarioen Taldea]] hirian egokitu ziren eta [[Botniako golkoa]]ren defentsa antolatzeari ekin zioten. Kemiar gehienak [[August Mäkiniemi]] koronelaren agindupeko [[27. Infanteria-erregimentua]]n zeuden. Hain zuzen, [[27. Infanteria-erregimentua|JR 27ak]] [[Neguko Gerra]]n borrokatu eta [[Raate errepideko gudua|Raateko guduko]] garaipenenean bete betean parte hartu zuen. Aipatzekoa da [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarrek]] ez zutela hiria behin ere bonbardatu, ez erasotu [[Neguko Gerra|Neguko]] eta [[Jarraipenaren Gerra|Jarraipenaren]] gerretan. Dena den, joera hau [[Laponiako Gerra]]rekin aldatu zen. Hain zuzen, Finlandiak SESBekin [[Moskuko armistizioa]] izeneko bake-akordioa sinatu zuen, eta horrek, [[Hirugarren Reicha|alemaniarrak]] Finlandiar lurretatik botatzea eskatzen zuen. [[Laponiako Gerra]] hasi zen. [[Lappi]]n zeuden 200.000 soldadu [[Hirugarren Reicha|alemaniarrek]] bizilagun den [[Norvegia]]ra, [[Hirugarren Reicha|Reicharen]] herrialde satelitera alde egitea pentsatu zuten, baina ihes egin baino lehen, [[Lothar Rendulic]] ofizialak probintzia osoa suntsitzeko agindua eman zuen. Kemi eta [[Tornio]]ko portu estrategikoak ziren probintziako azpiegitura baliotsuenak eta, hain zuzen, bertan izan zen [[Laponiako Gerra|gerra]] osoko bataila odoltsuena, [[Tornioko gudua]]. Kemiren okupazioaren ostean, 1944ko urri hasieran izan zen [[Tornioko gudua]] eta bertan, guztira, bi mila soldadu [[Hirugarren Reicha|alemaniar]] eta [[finlandia]]r hil ziren eta Kemi eta [[Tornio]] bizilagunak errauts-hiri bihurtu ziren. Alemaniarrak eta hiriak galtzaile nagusiak izan ziren, baina finlandiarren garaipenak, behintzat, hirien berreraiketa arindu zuen hein handi batean. [[Tornioko gudua|Gudu]] honetan, [[Hirugarren Reicha|alemaniarrek]] 132 kemiar zibil bahitu zituzten eta hauek hiltzeko mehatxua egin zuten. Dena den, azkenean, bahituak urriaren 11ean askatu zituzten eta bahitzaileak, aldiz, fusilatuak izan ziren <ref>[http://www.lappi.fi/lappi/lapin_lumo/lapin_historiaa Lapin historiaa] 2010.11.02</ref><ref>[http://www.rajajoki.com/lapland.htm Lapin sota] Rajajoki. 2010.11.02</ref>.
 
Aspalditik arrantzaleak eta ehiztariak joan izan dira udan bertako uharteetara, batik bat, [[Botniako badia|badiako]] [[izokin]] eta [[sardinzar arrunt|sardinzar]] ospetsuak arrantzatzera. [[Selkä-Sarvi]] uhartean, esaterako, 300 biztanle zituen arrantza-herri bat bazen [[XVI. mendea|XVI. menderako]]. Hala ere, motoredun txalupen sarrerarekin batera, [[XX. mendea|XX. mende]] hasieran udako arrantza-herri hauek bertan behera uzten hasi ziren. Debekuaren urteetan, aldiz, 1919 eta 1932. urteen artean, irla hauek kontrabandoaren uharteak bihurtu ziren. Zamariak bertan gordetzen zuten salgaia (1924. urtean [[Botniako badia]]n hondoratutako [[weimarko Errepublika|alemaniar]] itsasontzi batetik lortutako salgaia, batik bat), eta [[suedia]]r mugaren ondoan egotearen ondorioz, mito ugari sortu zen uharte hauen inguruan. Uharte madarikatu eta izugarri bihurtu ziren.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]] osteko urteetan, [[Finlandia]]k izugarrizko hazkuntza izan zuen ekonomikoki eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, [[Gerra Hotza|Gerra Hotzean]] neutral aldarrikatu, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEk]] ezarritako isuna ordaindu eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin. Hasiera batean, [[Bigarren Mundu Gerra|Mundu Gerran]] [[Rovaniemi]] hiriburua erabat suntsituta izan zenez, Kemik [[Lappi]]ko hiriburu administratiboaren funtzioa bete zuen. Dena den, funtzio hau berreraiketa lanek iraun zuten bitartean baino ez zuen bete, 1945etik 1947ra.