Gaueko danborraden debekua (Donostia 1930): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Gaueko danborraden debekua''' Donostiako alkatea zen Jose Antonio Beristainek ezarri zuen 1930eko urtarrilan. Ondorioz, hirian protestak eta atxiloketak bizi izan zire...»
(Ez dago alderik)

17:56, 20 urtarrila 2021ko berrikusketa

Gaueko danborraden debekua Donostiako alkatea zen Jose Antonio Beristainek ezarri zuen 1930eko urtarrilan. Ondorioz, hirian protestak eta atxiloketak bizi izan ziren.

Historia

Primo de Riveraren diktadurak 1923tik 1930 arte iraundu zuen. Diktaduraren babesean Inmoralitate Publikoaren Aurkako Espainiako Liga sortu zen Espainian, muturreko erakundea; horren barruan Espainiako eta hego Euskal Herriko lurraldetan delegazio probintzialak sortu ziren, bat Donostian. Erakunde horrek agiri bat prestatu zuen "gaueko danbor hotsak eta dantza lotuak debekatzeko", "moraltasun publikoaren kotrakoak zirelakoan".[1] Testuak 400 donostiarren sinadurak bildu zituen eta, ondorioz, alkateak gauean danborradak debekatu zituen. Debekua bakarrik gauari eragin zion; eguneko danborradak arazorik gabe desfilatu ziren.

Istiluak

Nahiz eta debekua izan, elkarte batzuk berdin-berdin jo zuten gau hartan, bai banderaren igoeran baita ere haien egoitzetan. Gaztelupe Elkarteak ere Alde-Zaharrean desfilatu zuen. Zabalgunean bestetik istiluak sortu ziren. 200 pertsona inguruk, mota askotako musika-tresnekin, kaleetan ibili ziren eta alkatearen etxera joan ziren, haren balkoi azpian danborrada jotzeko. Ekimena debekatuta zegoen eta polizia atera zen, danborrada desegiteko. 18 lagun atxilotu ziren.

Diktadura urte bereko urtarrilaren 28an amaitu zen eta 1931ean danborrada normal jo zen, egunez eta gauez.

Bibliografia

Erreferentziak

  1. Maite Reizabal Arregi: Hirutxuloko Hitza, 2021/01/15, 26 or.[1]

Kanpo estekak