«Archaeopteryx»: berrikuspenen arteko aldeak

7.279 bytes added ,  Duela 1 hilabete
ez dago edizio laburpenik
 
2013an ''Journal of Analytical Atomic Spectrometry'' aldizkariak egindako ikerketa batek lumaiaren kolorea konplexuagoa izan zitekeela proposatu du, argia eta iluna konbinatuz, baina beti ere lumen puntak beltzak izanda<ref>{{Erreferentzia|izena=Phillip L.|abizena=Manning|izenburua=Synchrotron-based chemical imaging reveals plumage patterns in a 150 million year old early bird|orrialdeak=1024–1030|hizkuntza=en|abizena2=Edwards|abizena3=Wogelius|abizena4=Bergmann|abizena5=Barden|abizena6=Larson|abizena7=Schwarz-Wings|abizena8=Egerton|abizena9=Sokaras|izena2=Nicholas P.|izena3=Roy A.|izena4=Uwe|izena5=Holly E.|izena6=Peter L.|izena7=Daniela|izena8=Victoria M.|izena9=Dimosthenis|data=2013-06-12|url=https://pubs.rsc.org/en/content/articlelanding/2013/ja/c3ja50077b|aldizkaria=Journal of Analytical Atomic Spectrometry|alea=7|zenbakia=28|issn=1364-5544|doi=10.1039/C3JA50077B|sartze-data=2021-01-19}}</ref>.
 
== Paleobiologia ==
 
=== Hegaldia ===
Hegoei eta isatsari begiratuta argi ikusten da ''Archaeopteryx''-a hegaldia altxatzeko gai zela baina ez dago argi hegoak astintzen zituen edo planeatu baino ez zuen egiten. Esternoia falta du eta badirudi oso hegalari ona ez zela izango, baina baliteke muskuluak espoletari egon zitezkeen eta posible da esternoia kartilagotsua izatea eta ez hezurrezkoa.
 
2006an Philip Senterrek eskapularen orientazioa eta korakoidea eta humeroa aztertu zituen eta haren arabera animalia planeatzailea zen eta soilik laguntzeko astintzen zituen hegoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Scapular orientation in theropods and basal birds, and the origin of flapping flight - Acta Palaeontologica Polonica|url=https://www.app.pan.pl/article/item/app51-305.html|aldizkaria=www.app.pan.pl|sartze-data=2021-01-19}}</ref>, baina ikerketa berriek iradoki dute teropodo hegalariek hegaldi kolpearen konfigurazio desberdina izango zutela<ref>{{Erreferentzia|izena=Dennis F. A. E.|abizena=Voeten|izenburua=Wing bone geometry reveals active flight in Archaeopteryx|orrialdeak=923|hizkuntza=en|abizena2=Cubo|abizena3=de Margerie|abizena4=Röper|abizena5=Beyrand|abizena6=Bureš|abizena7=Tafforeau|abizena8=Sanchez|izena2=Jorge|izena3=Emmanuel|izena4=Martin|izena5=Vincent|izena6=Stanislav|izena7=Paul|izena8=Sophie|data=2018-03-13|url=https://www.nature.com/articles/s41467-018-03296-8|aldizkaria=Nature Communications|alea=1|zenbakia=9|issn=2041-1723|doi=10.1038/s41467-018-03296-8|sartze-data=2021-01-19}}</ref>.
 
''Archaeopteryx''-aren hegoak zabalak dira proportzioan eta abiadura murrizketa txikia eta biratze erradio txikia emango zioten. Hegomuturrak borobilduak zituzten basoan bizi diren gaur egungo hegaztien antzera eta zuhaitz artean maniobratzen abilak izango zirela pentsatzen da. Hanketako lumek hego zabalera guztiaren %12a hartzen zuten eta hauek ere maniobratzeko gaitasuna areagotuko zioten<ref>{{Erreferentzia|izena=Nick|abizena=Longrich|izenburua=Structure and function of hindlimb feathers in Archaeopteryx lithographica|orrialdeak=417–431|data=2006-09|url=http://mr.crossref.org/iPage?doi=10.1666/04014.1|aldizkaria=Paleobiology|alea=3|zenbakia=32|issn=0094-8373|doi=10.1666/04014.1|sartze-data=2021-01-19}}</ref>.
 
2004an Londresko ''Archaeopteryx''-aren burua aztertu zen eta proportzioan dinosauroen artean tamaina handieneko garuna zutela ikusi zen eta ikusmenarekin zerikusia duten eremuek garunaren herena hartzen zutela. Entzumenaren eta muskulu koordinazioaren eremuak ere handiak ziren. Hortik ondorioztatzen da hegalaria zela<ref>{{Erreferentzia|izena=Lawrence M.|abizena=Witmer|izenburua=Inside the oldest bird brain|orrialdeak=619–620|hizkuntza=en|data=2004-08|url=https://www.nature.com/articles/430619a|aldizkaria=Nature|alea=7000|zenbakia=430|issn=1476-4687|doi=10.1038/430619a|sartze-data=2021-01-19}}</ref>. Garezurrak barneko belarria zuela ere erakutsi zuen, eta honi entzumen bikainaz gain orekaren zentzumena ere gehitzen dio<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Larsson, H. C. E.|urtea=2001|izenburua=Endocranial anatomy of Carcharodontosaurus saharicus (Theropoda: Allosauroidea) and its implications for theropod brain evolution|argitaletxea=Tanke, D. H.; Carpenter, K.; Skrepnick, M. W. (eds.) Mesozoic Vertebrate Life. Indiana University Press.|orrialdea=|orrialdeak=19-22|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>.
 
=== Hazkuntza ===
Erickson, Norell, Zhongue eta beste zientzilari batzuek 2009an azterketa histologikoak burutu zituzten. ''Archaeopteryx''-aren hezurren muturrek baskularizazio txikia dute, ziurrenik aurkituriko fosil guztiak ale gazteenak direla uste da, eta horrek esan nahi du hazkuntza motela zuela. Basahatearen erritmora (2'5 mikrometro/eguneko) edo ostrukarenera (4'2 mikrometro/eguneko) haziko zela ondorioztatu zuten eta beraz ''Archaeopteryx'' heldu bihurtzeko 970 egun beharko zituela kalkulatu zuten, ia hiru urte. Kiwiaren antzeko metabolismoa izango zukeela ere kalkulatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Gregory M.|abizena=Erickson|izenburua=Was Dinosaurian Physiology Inherited by Birds? Reconciling Slow Growth in Archaeopteryx|orrialdeak=e7390|hizkuntza=en|abizena2=Rauhut|abizena3=Zhou|abizena4=Turner|abizena5=Inouye|abizena6=Hu|abizena7=Norell|izena2=Oliver W. M.|izena3=Zhonghe|izena4=Alan H.|izena5=Brian D.|izena6=Dongyu|izena7=Mark A.|data=2009-10-09|url=https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0007390|aldizkaria=PLOS ONE|alea=10|zenbakia=4|issn=1932-6203|pmid=19816582|pmc=PMC2756958|doi=10.1371/journal.pone.0007390|sartze-data=2021-01-19}}</ref>.
 
=== Aktibitatea ===
Garezurreko eraztu esklerotikoak aztertuta eguneko jarduera izango zuen, gaur egungo hegazti gehienek bezala<ref>{{Erreferentzia|izena=Lars|abizena=Schmitz|izenburua=Nocturnality in Dinosaurs Inferred from Scleral Ring and Orbit Morphology|orrialdeak=705–708|hizkuntza=en|abizena2=Motani|izena2=Ryosuke|data=2011-05-06|url=https://science.sciencemag.org/content/332/6030/705|aldizkaria=Science|alea=6030|zenbakia=332|issn=0036-8075|pmid=21493820|doi=10.1126/science.1200043|sartze-data=2021-01-19}}</ref>.
 
== Paleoekologia ==
Fosil guztiak Solnhofengo kareharrian aurkitu dira, Bavarian (Alemania), baina Jurasiko Berantiarrean klima erabat desberdina zen. Latitude txikiagoan kokaturik zegoen, ekuatoretik gertuago. Ingurune lehorra zen, aurkitu diren landare fosilen moldaerek hori erakusten dute eta ibaien sedimentu pilaketarik ere ez da ikusi. Landaretza urria zen, zikadak eta koniferoak batez ere, eta alturera txikia hartzen zuten, hiru metro gehienez ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Gregory S.|abizena=Paul|izenburua=Dinosaurs of the air : the evolution and loss of flight in dinosaurs and birds|argitaletxea=Baltimore : Johns Hopkins University Press|data=2002|url=http://archive.org/details/dinosaursofairev0000paul|isbn=978-0-8018-6763-7|sartze-data=2021-01-19}}</ref>. Animaliei dagokienez intsektu ugari, musker txikiak, pterosauroak eta ''[[Compsognathus]]''-ak aurkitu dira<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Chiappe, Luis M.|urtea=2007|izenburua=Glorified Dinosaurs|argitaletxea=Sydney: UNSW Press|orrialdea=|orrialdeak=118-146|ISBN=978-0-471-24723-4|hizkuntza=}}</ref>.
 
''Archaeopteryx''-aren fosilak bikainak dira, hil ziren tokitik fosilizazio prozesuan zehar gutxi aldendu direlako da hori<ref>{{Erreferentzia|izena=Paul G.|abizena=Davis|izenburua=The Impact of Decay and Disarticulation on the Preservation of Fossil Birds|orrialdeak=3|abizena2=Briggs|izena2=Derek E. G.|data=1998-02|url=https://www.crossref.org/iPage?doi=10.2307/3515277|aldizkaria=PALAIOS|alea=1|zenbakia=13|issn=0883-1351|doi=10.2307/3515277|sartze-data=2021-01-19}}</ref>. Solnhofen aintzira uharte baxuek inguratzen zuten eta haietan bizi ziren ''Archaeopteryx''-ak. Aintzira sakonera gutxikoa zen eta sasoi lehor luzea izaten zuen, prezipitazio gutxikoa<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Buisonjé, P. H. de|urtea=1985|izenburua=Climatological conditions during deposition of the Solnhofen limestones|argitaletxea=Hecht, M. K.; Ostrom, J. H.; Viohl, G.; Wellnhofer, P. (eds.). The beginnings of Birds: Proceedings of the International Archaeopteryx Conference, Eichstatt, 1984. Eichstätt: Freunde des Jura-Museums Eichstätt.|orrialdea=|orrialdeak=45-65|ISBN=978-3-9801178-0-7|hizkuntza=}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
71.261

edits