Archaeopteryx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
66. lerroa:
|2=''[[Aurornis]]''
}} }} }} }} }} }} }} }}
 
== Deskribapena ==
=== Gorputza ===[[Fitxategi:Archiesizeall1.png|thumb|300px|Gizakiaren eta hainbat ''Archaeopteryx'' aleren tamanainen arteko konparaketa.]]
''Archaeopteryx''-ak [[erroi]]aren antzeko tamaina zuen. Hego zabalak zituen, puntetan borobilduak, eta isats luzea zuen gorputzarekin alderatuta. Guztira 0'5 metrotako luzera hartuko zuen eta 0'8-1 kilogramotako pisua izango zuen.
 
Gaur egungo hegaztien antzeko egitura duten lumak zituen baina dinosauro [[Theropoda|teropodoen]] ezaugarri ugari ere bazituen, hala nola hortzak eta hezurrezko isatsa. Hori dela 1970. hamarkadan John Ostromek aurrez 1868an Thomas Henry Huxleyk esandakoa berretsi zuen, hegaztiak teropodoetatik eratorri zirela. ''Archaeopteryx''-ak teoria hori babesten zuen, izan ere teropodoek bezala atzeko hanketan hiru hatz bereizi zituen eta bakoitzean hatzazala.
 
=== Lumaia ===
''Archaeopteryx''-aren ezaugarri nabarmenena ongi garaturiko arraun-luma asimetrikoak ziren eta oreka ematen dieten vexiloak ere bazituzten. Gaur egungo hegaztiek dituztenen antzekoak ziren. Isatseko luma ez ziren hain asimetrikoak, hori gaur egungo hegaztien ezaugarria ere bada, eta hauek ere vexiloak zituzten.
 
Gorputza estaltzen zuen lumaia ordea ez dago hain dokumentatua eta Berlingo alean baino ezin izan da aztertu. Hori kontutan hartuta hanketako lumek praka antzekoak eratzen zituzten. Bizkarrean luma simetrikoak zituen eta sabelaldean eta lepoaren barnealdean [[lumatxa]]z estalia zuen. Buruan eta lepoan ez da lumen aztarnarik aurkitu. Baliteke biluziak izatea, baina baliteke kontserbatu ez izana ere.
 
''Archaeopteryx''-aren lumak oso modernoak dira eta horrek esan nahiko luke lumen jatorria [[Jurasiko Berantiar]]ra baino lehenagokoa dela. Lumen aztarnak beste hainbat dinosaurotan ere aurkitu dira, ''[[Velociraptor]]''-etan adibidez 2007an deskribatu ziren. Keratinaz egindako egiturak dira, narrastien ezkatak bezala, eta honek zatikaturiko ezkata batean jatorria dutela iradokitzen du. Prum eta Brushek ordea arantza hutsetan jatorria dutela proposatu dute.
 
=== Kolorea ===
[[Fitxategi:Archaeopteryx NT.jpg|thumb|250px|''Archaeopteryx''-aren ikuspegi artistikoa (Carneyren ikerketen arabera).]]
Ryan Carney eta bere taldeak ''Archaeopteryx''-aren kolorazioaren inguruko ikerketa egin zuen eta Mikroskopio elektronikoa erabili eta X izpien fluoreszentziaren analisia aztertuta [[melanosoma]]k aurkitu zituen 1861eko luma bakar hartan. Han aurkituriko egitura gaur egungo 87 hegaztirekin konparatu zen eta ehuneko handi bateko ziurtasunarekin ''Archaeopteryx''-a beltza izango zela ondorioztatu zuten. Azterturiko luma estal-luma bat zen eta hegoen zati bat estaliko zuen. Horrela izanik posible da animalia guztia beltza ez izatea, baina orokorrean iluna izango zela uste da. 2013an ''Journal of Analytical Atomic Spectrometry'' aldizkariak egindako ikerketa batek lumaiaren kolorea konplexuagoa izan zitekeela proposatu du, argia eta iluna konbinatuz, baina beti ere lumen puntak beltzak izanda.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
{{ lur | data=2011-12-27}}
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
 
== Kanpo estekak ==