Elodie Baffalio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
"diskoa" partea berriz idatzi
8. lerroa:
Ondoren, 16 urterekin Baionako Kontserbatorioan sartu zen eta ikasgai horiek landu zituen : pianoa, ganbera musika, analisia, idazketa, inprobisazio generatiboa, musika garaikidea, baxu jarraitua, laguntza eta solfeoa.
 
21 urterekin, musika sorkuntza sakontzeko gogoak Parisera eraman zion. 4 urtez, hainbat "free"-inprobisaketa ikastalditan parte hartu du, inprobisatzaile entzutetsuek eramanik, hala nola, Joëlle Léandre, Evan Parker, Frédéric Blondy eta Hélène Breschand. Aldi berean, harmonia, kontrapuntua, orkestrazioa, konposizioa eta orkestra zuzendaritza lantzen ditu Pariseko Schola Cantorum-en. Bestetik, pianoaren errepertorio klasikoa eta garaikidea sakontzen jarraitzen ditu klase partikularren bidez, Nathalie Bera-Tagrine eta Géraldine Dutroncy erakasleekin, besteak beste.{{sakontzeko|Zerrenda:Elodie Baffalioren bidelagunak}}
 
== Emanaldiak ==
 
 
 
18 ⟶ 19 lerroa:
 
== Diskoa: ''Mellodi'' ==
Lehen kontzertuak eman ondoren, entzuleek galdetu zioten diskorik bazuenetz. Ondorioz, bakarka landu zituen lehen doinuak grabatzea erabaki zuen E.Baffaliok. 8 zatik osatzen ditu ''Mellodi'' diskoa, hots, 8 inprobisazio euskal soinu hautatuen arabera: antzinako edo oraingo kantu zein dantza herrikoiak, baita bere konposizioak ere.
{{sakontzeko|Zerrenda:Elodie Baffalioren bidelagunak}}
 
Bakarka landutako eskaintza originala da ''Mellodi'': Diskoaren azaleko margoan ageri den bezala, tximeleta baten bi hegal bailiran entzungo dira bertako melodiak. Batetik, hegal batean, inprobisazioaren hatsaz eramanak dauden doinuak antzemango dira eta bestetik, beste hegalean, euskal oinarri eta koloreetan errotutako erritmoak eta "basa-ahaideak" nabarituko dituzu.
 
Antzineko eta oraingo euskal kantu ala dantza herrikoiak abiapuntu gisa hautatu ditu. Beraiengan musikaltasuna gailenduko da. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertu egingo da, eta bere ordez, bihotzaren musika mintzo den lekura joango dira doinuak. [[Musika herrikoi]]a sentiberatasunez eta sotiltasunez moldatua eta aldi berean, inprobisatua dago. Izan ere, inprobisazioari leku propioa eman nahi izan baitio Elodiek disko honetan. Horrela kontzertu bakoitzean uneko magia ager daiteke, eta nahiz eta eremu ezagututan izan, kontzertu bakoitza beti berria izanen da. Horretarako, pianoaren adierazteko era ezberdin eta askotarikoak miatzen ditu etengabe Elodiek, soinu-tresnaren musika aberastasuna loratuz. Eta gainera, konposizioak gehitu eta aberastu egiten ditu uneoro, tradizioak eta olerkiak inspiratuta.
 
Bi hegal dituzten piano-kantuak dira, Xiberoko "basa aide"-en ohituraz inspiratuak.
Laburbilduz, ''Mellodi ''izeneko lehen disko honetan, alde batetik tradiziozko musika ezagutu edo errekonozitu ahal izango da, baina beti ere ñabardura berritzaileekin orraztua. Eta horrela tradizioa beste era batez atxemaiteko parada izanen delarik. Beste alde batetik, pianoa modu ezberdinez entzun eta gozatuko da, jakinez musika klasikoaren kolore harmonikoak eta jazzaren inprobisazio izpirituak ere eragin dutela diskoaren sorkuntzan.
 
== Kanpo estekak ==