Albaniako Herri Errepublika Sozialista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
32. lerroa:
 
== Txinarekiko hurbilketa ==
1960an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak Europa Ekialdeko alderdi komunista guztiei dei egin zien, guztien artean [[Mao Zedong]] buruzagiaren politikak salatzeko eta kondenatzeko. Albaniakoa aurka jarri zen bakarra izan zen. Jarrera horrek Sobietar Batasunarekiko harremanak gaiztotzea eta puskatzea ekarri zuen. Krisialdi hori behin-betikoa 1961ko abenduan izan zen. Albaniako erregimenak Sobietar Batasunaren aldeko komunisten aurka aritu zen eta sobietarrek, erantzun gisa, laguntza guztiak eten zituen; halaber, egoitza diplomatikoa Tiranan itxi zuten.
{{lanean}}
 
Albania Europan bakartuta gelditu zen erabat. 1960tik, ordea, Txinarekiko hurbilketa eman zuen. Aurretik Mao Zedongek ere Khrustxoven errebisionismoa salatu zuen. Harreman berri hauek nahiko bitxiak ziren zeren eta ordura arte Txin eta Albania arteko harremanak oso eskasak izanak baitziren. Baina horri esker Albaniak tekonologian eta industrian Txinaren laguntza eskuratu zuen. Dena dela, Txinaren egoera ez zen ona eta teknologikoki Sobietar Batasuna baina atzeratuago zegoen. Dena dela, bi herrialdeen arteko harremanak asko estutu ziren.
 
== Txinarekiko haustura ==
1972an bi herrialdeen arteko arrakala ireki zen: Txina Ameriketako Estatu Batuekin harremanetan hasi zen. Enver Hoxhak harreman horien arriskuaz abisatu zio Maori. Hala ere harremanek albaniarrekin aurrera jarraitu zuten baina Albaniari beste harremank bilatzeko beharraz adierazi zioten. Horrela Albania 1971n [[Grezia]]rekin eta [[Yugoslavia]]rekin harremanak normaltzen saiatu zen. Halaber, Afrika eta Asiako beste herriekin harremanak lotzen saitu ziren.
 
Mao Zedong 1976an hil zen. Ondoren, Txinako Alderki Komunista Estatu Batuetara eta herri kapistaletara hurbiltzen jarraitu zuen. Horrek, berriro ere, Hoxkaren kritikak berriro ere indartu zituen. Nahiz eta Txinarekin ez puskatu, Albaniak Txinaren kanpo politika gogor kritikatu zuen. Azkenean, 1978an, [[Deng Xiaoping]] gobernuan, Txinak harremanak puskatu zituen Albaniarekin. Albania ia erabateko bakartasunean gelditu zen.
 
== Erreferentziak ==