«Archaeopteryx»: berrikuspenen arteko aldeak

8.214 bytes added ,  Duela 1 hilabete
ez dago edizio laburpenik
{{izenburu etzana}}
{{taxotaula automatikoa}}
'''''Archaeopteryx''''' ([[antzinako greziera]]zko ἀρχαῖος ''archaīos'', "zaharra" eta πτέρυξ ''ptéryx'', "hego" edo "luma" hitzak elkartuta sorturiko izena, «hego zaharra» esan nahi duena) [[hegazti]] genero [[fosil]]a da, eta hegazti eta [[narrasti]]en bitartekotzat jotzen da<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Archaeopteryx|url=https://ucmp.berkeley.edu/diapsids/birds/archaeopteryx.html|aldizkaria=ucmp.berkeley.edu|sartze-data=2021-01-18}}</ref>. Historikoki hegazti zaharrena kontsideratu izan da, baina hegazti antzeko fosil berriak aurkitu dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Pascal|abizena=Godefroit|izenburua=A Jurassic avialan dinosaur from China resolves the early phylogenetic history of birds|orrialdeak=359–362|hizkuntza=en|abizena2=Cau|abizena3=Dong-Yu|abizena4=Escuillié|abizena5=Wenhao|abizena6=Dyke|izena2=Andrea|izena3=Hu|izena4=François|izena5=Wu|izena6=Gareth|data=2013-06|url=https://www.nature.com/articles/nature12168|aldizkaria=Nature|alea=7454|zenbakia=498|issn=1476-4687|doi=10.1038/nature12168|sartze-data=2021-01-18}}</ref> eta zalantzatan jartzen da zaharrena den, eta baita hegaztia den ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Matt|abizena=Kaplan|izenburua=Archaeopteryx no longer first bird|orrialdeak=news.2011.443|hizkuntza=en|data=2011-07-27|url=http://www.nature.com/articles/news.2011.443|aldizkaria=Nature|issn=0028-0836|doi=10.1038/news.2011.443|sartze-data=2021-01-18}}</ref>. Gaur egungo [[Mika (hegaztia)|mika]] baten antza zeukan itxuran eta ale handienak [[erroi]] baten tamainara iristen ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Gregory M.|abizena=Erickson|izenburua=Was Dinosaurian Physiology Inherited by Birds? Reconciling Slow Growth in Archaeopteryx|orrialdeak=e7390|hizkuntza=en|abizena2=Rauhut|abizena3=Zhou|abizena4=Turner|abizena5=Inouye|abizena6=Hu|abizena7=Norell|izena2=Oliver W. M.|izena3=Zhonghe|izena4=Alan H.|izena5=Brian D.|izena6=Dongyu|izena7=Mark A.|data=2009-10-09|url=https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0007390|aldizkaria=PLOS ONE|alea=10|zenbakia=4|issn=1932-6203|pmid=19816582|pmc=PMC2756958|doi=10.1371/journal.pone.0007390|sartze-data=2021-01-18}}</ref>.
 
[[Jurasiko Berantiar]]rean bizi izan zen ''Archaeopteryx''-a, duela 150 milioi urte inguru<ref name=":0" />. Europa sakonera txikiko itsaso batetako uhartedia zen garaian bizi izan zen. Klima tropikal beroa zuen, izan ere ekuadorretik gertuago baitzegoen eremua.
 
Guztira 1112 fosil baino ez dira aurkitu, denak [[Alemania]]n., Aurrenekoa[[Bavaria]]ko 1860Solenhofengo edokareharrian hain zuzen ere. Aurrenekoa 1861. urtean jasotako luma baten fosila izan zen<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Griffiths, [[Bavaria]]koP. Solenhofen-enJ.|urtea=1996|izenburua=The aurkituIsolated zena.Archaeopteryx Feather|argitaletxea=Archaeopteryx 14:|orrialdea=|orrialdeak=1-26|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>, [[Charles Darwin]]ek ''[[Espezieen jatorriaz]]'' argitaratu eta handik bi urte eskasera izan zen, eta ''Archaeopteryx''-aren aurkikuntzak Darwinen eboluzioaren inguruko teoriak baieztatzeko giltza bihurtu zen<ref name=":0" />.
 
== Aurkikuntzen historia ==
Solenhofengo kareharrian baino ez dira aurkitu ''Archaeopteryx''-aren fosilak. Aurrenekoa luma soil baten inpresioa izan zen, 1860 edo 1861. urtean aurkiturikoa eta [[Christian Erich Hermann von Meyer|Hermann von Meyerrek]] 1861ean deskribatu zuena. Gaur egun Berlingo [[Historia Naturalaren Museoa (Berlin)|Historia Naturalaren Museoan]] aurkitzen da.
 
Urte berean eskualde hartako Langenaltheim herrixkan hezurdura bat aurkitu zen, gaur egun '''London Specimen''' (BMNH 37001) izenaz ezagutzen dena, hiri hartako [[Historia Naturalaren Museoa (Londres)|Historia Naturalaren Museoak]] Karl Häberlein medikuari 700 £-tan erosi baitzion (gaur egungo balioa 83.000 £-koa litzateke<ref>{{Erreferentzia|izenburua=£700 in 1861 → 2020 {{!}} UK Inflation Calculator|hizkuntza=en|url=https://www.in2013dollars.com/uk/inflation/1861|aldizkaria=www.in2013dollars.com|sartze-data=2021-01-18}}</ref>). Buruaren zati bat eta lepoa falta ditu eta baliteke lumaren jabearen espezie berekoa ez izatea. 1863. urtean [[Richard Owen]] naturalista ingelesak deskribatu zuen eta ''Archaeopteryx macrura'' izena eman zion. [[Charles Darwin]]ek ''[[Espezieen jatorriaz]]'' liburuaren laugarren edizioan aipatu zuen "Zientzialariek diote hegaztiak Eozenoan sortu zirela baina Owen irakasleak lehenagokoa den hegazti bat deskribatu du, musker isatsa duena, artikualzio bakoitzean luma parea dituena eta hegoetan bi hatzapar libre dituena"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Chapter 10 - The Origin of Species by Charles Darwin|url=http://www.readprint.com/chapter-2217/The-Origin-of-Species-Charles-Darwin|aldizkaria=www.readprint.com|sartze-data=2021-01-18}}</ref>.
 
1874 edo 1875. urtean '''Berlin Specimen''' (HMN 1880/81) izeneko alea aurkitu zuen Jakob Niemeyer nekazariak Blumenberg inguruan. Hainbat eskutatik pasa ondoren Berlingo Historia Naturalaren Museoak erosi zuen, Ernst Werner von Siemens negoziogizonak finantziatuta. Wilhelm Damesek deskribatu zuen 1884an eta 1897an ''Archaeopteryx siemensii'' izena eman zion. Ezagutzen den hezurdura osoena da, buruarekin aurkituriko aurrenekoa.
 
Aurkitu diren gainerako fosilak honako hauek dira:
 
* '''Maxberg Specimen''' (S5), 1956an Langenaltheim-en aurkiturikoa eta Florian Hellerrek 1959an deskribaturikoa. Burua eta isatsa falta ditu baina gainerako zatiak oso ongi mentendu dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Süddeutsche|abizena=Zeitung|izenburua=Stelldichein der Urvögel|hizkuntza=de|url=https://www.sueddeutsche.de/wissen/archaeopteryx-fossilien-stelldichein-der-urvoegel-1.25046|aldizkaria=Süddeutsche.de|sartze-data=2021-01-18}}</ref>. Solnhofengo Maxberg Museoan zegoen baina 1991n desagertu egin zen eta saldua edo lapurtua izango zela uste da.
* '''Haarlem Specimen''' (TM 6428/29), ''Teylers Specimen'' izenaz ere ezagutzen dena, 1855ean aurkitu zen Riedenburg inguruan eta Meyerrek ''Pterodactylus crassipes'' izena eman zion 1857n. Herbeheretako [[Haarlem]] hiriko Teyles Museoan aurkitzen da. Aurkituriko aurreneko fosila izan zen baina hasiera hartan [[Pterodaktilo|pterodaktiloa]] zela esan zen eta 1970an John Ostromek sailkapena aldatu zuen. Hezur gutxi batzuk baino ez dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Christian|abizena=Foth|izenburua=Re-evaluation of the Haarlem Archaeopteryx and the radiation of maniraptoran theropod dinosaurs|orrialdeak=236|abizena2=Rauhut|izena2=Oliver W. M.|data=2017-12-02|url=https://doi.org/10.1186/s12862-017-1076-y|aldizkaria=BMC Evolutionary Biology|alea=1|zenbakia=17|issn=1471-2148|pmid=29197327|pmc=PMC5712154|doi=10.1186/s12862-017-1076-y|sartze-data=2021-01-18}}</ref>.
* '''Eichstätt Specimen''' (JM 2257) 1951ean Workerszell-en aurkitu zen eta Peter Wellnhoferrek 1974an deskribatu zuen. Ezagutzen den ale txikiena da, baina aurkituriko bigarren burua dauka. Posible da ''Jurapterix'' generokoa izatea.
* '''Solnhofen Specimen''' (zenbakitu gabekoa), 1970. hamarkadan aurkitu zen Eichstätt-en eta 1988an deskribatu zuen Wellnhoferrek. Ale handiena da, baina posible da ''Wellnhoferia'' generokoa izatea.
* '''Munich Specimen''' (BSP 1999 I 50, aurrez ''Solenhofer-Aktien-Verein Specimen''), 1992ko abuztuaren 3an aurkitu zen Langenaltheimen eta Wellnhoferrek deskribatu zuen 1993an. Municheko Museo Paleontologikoan aurkitzen da. Esternoi bat zela uste zen baina korakoide hezurra da<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Wellnhofer, P., & Tischlinger, H.|urtea=2004|izenburua=Das "Brustbein" von Archaeopteryx bavarica Wellnhofer 1993 – eine Revision|argitaletxea=Archaeopteryx. 22:|orrialdea=|orrialdeak=3-15|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>. Hasiera batean ''A. bavarica'' izena ezarri zitzaion baina badirudi ''A. siemensii'' dela.
* '''Daiting Specimen''' (1996)
* '''Bürgermeister-Müller Specimen''' (2000)
* '''Thermopolis Specimen''' (WDC CSG 100), Suitzako bilduma pribatu batean luzaz egon ondoren 2005ean Wyomingo [[Thermopolis (Wyoming)|Thermopolis]] hiriko Wyoming Dinosaur Centre museoari eman eta Mayr, Pohl eta Petersek deskribatu zuten. Ongien kontserbaturiko burua eta oinak ditu. 2007an ''Archaeopteryx siemensii'' espezieari zegokiola finkatu zen<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Mayr, Gerald; Pohl, Burkhard; Hartman, Scott; Peters, D. Stefan|urtea=2007|izenburua=The tenth skeletal specimen of Archaeopteryx|argitaletxea=Zoological Journal of the Linnean Society. 149 (1):|orrialdea=|orrialdeak=97-116|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>.
* '''Hamaikagarren alea''', 2011ean aurkitu eta 2014an deskribatu zen. Burua eta aurreko beso bat falta dituen arren ongien kontserbaturik dagoenetako bat da. Oraindik ez du izenik jaso.
* '''Hamabigarren alea''', 2010an aurkitu bazen ere 2014ko otsailean eman zen honen berri<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fossil des Archaeopteryx entdeckt|hizkuntza=de|url=https://www.donaukurier.de/lokales/kurzmeldungen/riedenburg/Fossil-des-Archaeopteryx-entdeckt;art74375,2880005|aldizkaria=donaukurier.de|sartze-data=2021-01-18}}</ref>. 2018an deskribatu zen eta aurreko fosilak baino zerbait zaharragoa dirudi<ref>{{Erreferentzia|izena=Oliver W.M.|abizena=Rauhut|izenburua=The oldest Archaeopteryx (Theropoda: Avialiae): a new specimen from the Kimmeridgian/Tithonian boundary of Schamhaupten, Bavaria|abizena2=Foth|abizena3=Tischlinger|izena2=Christian|izena3=Helmut|data=2018-01-26|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC5788062/|aldizkaria=PeerJ|zenbakia=6|issn=2167-8359|pmid=29383285|pmc=5788062|doi=10.7717/peerj.4191|sartze-data=2021-01-18}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
71.446

edits