Athletic: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Daeri (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
123. lerroa:
2015-16 denboraldia bikain hasi zuen, 31 urteko lehorraldiaren ondoren, titulu bat eskuratu baitzuen: [[Espainiako Superkopa]]. Modu harrigarrian gainera, etxean Bartzelonari 4-0 irabazi eta Nou Camp zelaian 1-1 berdinduz. Adurizek sartu zituen Athleticen bost goletatik lau eta finaleko izarra izan zen. Europan txukun aritu zen eta [[UEFA Europa League|Europa Leagueko]] final laurdenak jokatu zituen. Ligan 5. postuan sailkatzea lortu zuen. 2016-17an apalago ibili zen baina zazpigarren eginda, Europa Leaguera sailkatu zen. 2017-18 denboraldia oso txarra izan zen, 16. postuan amaituta eta euskal taldeen artean okerrena izanik. 2018-19 denboraldian, azaroan Berizzo entrenatzaile berria bota izan behar zen eta Garitanok hartu zuen lekua. Jaitsiera postuetan hartu zuen taldea eta Europara sailkatzear egon zen, baina azken jardunaldian Sevillan galdu eta saririk gabe geratu zen. 2018aren amaieran [[Aitor Elizegi]] aukeratu zuten lehendakari.
 
=== 2020ko hamarkada ===
2019-20 denboraldian Errege Kopako beste final bat jokatzera iritsi zen, Bartzelona eta [[Granada Club de Fútbol|Granada]] kanporatu ondoren.
2019-20 denboraldian Errege Kopako beste final bat jokatzera iritsi zen, Bartzelona eta [[Granada Club de Fútbol|Granada]] kanporatu ondoren. COVID-19 pandemiak finala atzeratu arazi zuen eta 2021eko apirilean jokatuko da. Aurrez Superkopa jokatu zen 2021eko urtarrilean Andaluziako zelaietan. Finalerdietan Real Madril gainditu zuen eta finalean Bartzelona luzapenean 3-2 gainditu ondoren Superkopa irabazi zuen.
 
<br />