Bizkaiko auzo-ikastolak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat gehitu: Amaitermingo auzo ikastola
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Liga de Acción Monárquica
6. lerroa:
1917an, [[Ramon de la Sota Aburto]] Bizkaiko Foru Aldundiko presidente izendatu zutenean abiatu zen prozesua<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Auzo eskolak — Amorebieta-Etxanoko Udala|url=https://www.amorebieta-etxano.eus/eu/herria/ezagutu-amorebieta-etxano/historia/auzo-eskolak/auzo-eskolak|aldizkaria=www.amorebieta-etxano.eus|sartze-data=2021-01-18}}</ref>. Orduan, auzo-eskolak sortzeko asmo handiko plana abiarazi zuen, landa-guneetako biztanleak [[Alfabetazio|alfabetatzeko]]. Izan ere, landa-gune horietako biztanle gehienak alfabetatugabeak ziren. Auzo-eskola horiek eraikitzeko lanetan, udalek ere parte hartu zuten. Askotan, auzokideek eurek ere egin zuten lan obretan.
 
Hasierako asmoetan, A eta B zonaldeak markatu ziren. A zonalde euskaldunean [[Euskara|euskaraz]] izan behar zen irakaskuntza, eta ikasgaia [[gaztelania]]. B zonalde nagusiki erdaldunean (adibidez, [[Enkarterri|Enkarterria]]), gaztelerazko irakaskuntza eta euskara ikasgai. Erregimen politikoaren aldaketak, ordea, euskarazko irakaskuntza publikoaren lehen ahalegn hau zapuztu zuen azkar. Foru Aldundian [[Liga Monarkikoade Acción Monárquica|Liga Monarkiko]] anti-abertzalea nagusitu zen 1921an, eta [[Primo de Riveraren diktadura]] hasi Espainian 1923an. 1922tik aurrera euskarazko testuliburuak kendu zituzten eskoletatik, eta bakarrik geratu zen [[Kristau ikaskuntza|dotrina kristaua]] euskaraz A zonaldean<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Joxe|abizena=Garmendia Larrañaga|izenburua=Alfabetización en Euskara en las escuelas rurales del País Vasco (1900-1939)|orrialdeak=191|data=2018-01-28|url=http://revistas.uned.es/index.php/HMe/article/view/18508|aldizkaria=Historia y Memoria de la Educación|alea=7|issn=2444-0043|doi=10.5944/hme.7.2018.18508|sartze-data=2021-01-18}}</ref>.
 
Guztira 125 eraiki ziren. Lehen bultzakadan, 1923 arte, 50 zentro. Primo de Riveraren garaian beste 50, eta [[Espainiako II. Errepublika|Espainiako II. Errepublikaren]] aginte-garaian (1930etik) beste 25. Azken garai honetan [[Elebitasuna|elebitasunaren]] aldeko itxaropenak piztu ziren, eta [[Laikotasun|laikotasuna]] ezarri zen.