Set (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
2. lerroa:
[[Antzinako Egiptoko mitologia]]n, '''Set''' (edo '''Seth''') basamortuko, ekaitzetako eta kanpotarren jainkoa zen. Mitologia berantiarrean, iluntasunaren eta kaosaren jainkoa ere izan zen. Izen grekoa Σήθ da, ''Sēth''. Antzinako Egiptoko hizkuntzan, '''Suty''', '''Sutej''', '''Setesh''' edo '''Seteh'''.
 
Egiptoko artean, Set animalia-itxura du. Mutur kurbatua du, belarrielarri errektangeluarrak eta goranzko isatsa; edo, bestela, giza itxura du baina animalia-burua.
 
Egiptoko mitologian, Set usurpatzaile gisa deskribatzen da, bere anaia [[Osiris]] hil eta mutilatu baitzuen. Osirisen emazteak, [[Isis]]ek, Osirisen gorpua hartu eta baltsamatu egin zuen. Osirisen semeak, [[Horus]]ek, aitaren hilketa mendekatu nahi zuen, eta Seten kontra borrokatu zen. Osirisen hilketa eta Horusen eta Seten arteko borroka oso gai erabilia da Egiptoko mitologian.