Txikipedia:Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
 
==Animalien dibertsitatea==
Milioika animalia-mota bizi dira munduan; gainera, munduko ia bazter guztietan aurkitzen dira, airean, uretan eta lehorrean, {{txp|Polo geografiko|poloetako}} lurralde hotzenetatik hasita {{txp|basamortu}} beroenetaraino.
 
Munduko animaliak ugari-ugariak direnez, oso itxura eta forma desberdinak dituzte. Zenbaitek ezkatak dituzte, beste batzuek azala eta ilea; zenbaitek, hegoak edo hegalak; batzuk uretan bizi dira, besteak lehorrean. Baina den-denek {{txp|Aho|ahoa}} dute: denek daukate mota bateko edo besteko ahoa; beraz, ahoa daukan hori animalia da, seguru. Horrek esan nahi du zu zeu ere animalia zarela, ahoa baituzu. Munduan milaka animalia espezie daude, eta gizakia horietako bat da.
 
Hala ere, bada askotan ikusiko duzun animalia bat ez duena ahorik: {{txp|Belaki|belakiak}}. Marrazki bizidunetan badute ahoa, eta dutxan duzuna ez da izaten animalia, baizik eta gizakiek egindakoa. Baina benetako belakiak animaliak dira, eta ez dute ahorik.