Frantziskotar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{erakunde infotaula}}
'''Anaia Txikien Ordena''' ([[latin]]ez: ''Ordo Fratum Minorum'', '''OFMO.F.M.''' laburtua), eskuarki '''Frantziskotarrak''' deitua, [[eskeko ordena]] [[Eliza katolikoa|katolikoa]] da, [[frantziskotar familia]]ren adarra. [[Frantzisko Asiskoa]]k sortu zuen, [[XIII. mende]]aren hasieran, pobretasun erabatekoan eta ebanjelioko espirituaren arabera bizitzeko helburuz. Denborarekin ordena zenbait adarretan banandu zen, [[1897]]ko [[urriaren 4]]n [[Leon XIII.a]] aita santuak bateratu zituen arte, ''Felicitate quadam'' [[bulda]]ren bidez<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.christusrex.org/www1/ofm/fra/FRAht07g.html|izenburua =History of the Franciscan Movement|argitaletxea=christusrex.org|sartze-data = 2016-01-17}}</ref>. [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Kaputxinoak]] (O.F.M.C.) eta komentukoak (O.F.M.Conv) bateratze horretatik at gelditu ziren.
 
== Frantziskotarren sailkapena ==
 
Gaur egun hiru sail nagusi dituzte frantziskotarrek:
 
=== Lehenengo ordena ===
Lehenengo ordenak (Ordo Fratrum Minorum, O.F.M.), gizonezkoena, hiru adar nagusi dauka:
* [[Anaia Txikien Ordena|Anaia txikiak]] (O.F.M.): Ordenaren oinarrizko zutabea da, 1209an sortua.
* Anaia txikiak komentualak (Ordo Fratrum Minorum Conventualium, O.F.M.Conv)
* [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Kaputxinoak]] (Ordo Fratrum Minorum Capuccinorum, O.F.M.C.), 1525ean sortuak.
 
=== Bigarren ordena ===
Bigarren ordena, emakumezkoena, erlijiosoek ([[Lekaime]]ek) bakarrik osatzen dute, bereziki, [[Klaratar]]rak (Ordo Sanctae Clarae, O.S.C.) eta Sorkundetarrak (Ordo Inmaculatae Conceptionis, O.I.C).
 
=== Hirugarren ordena ===
Hirugarren ordena: gehienbat emakume zein gizon sekularrek osatutakoa, “Frantziskotar sekularrak” bezala ezagunagoak (emakumeak zein gizonak izan daitezke), hala ere erlijiosen adar bat dago multzo honetan.
* Frantziskotar sekularren ordena (Ordo Franciscanus Saecularis, O.F.S.)
* Frantziskotar hirugarren ordena erregularra (Tertius Ordo Regularis, T.O.R.)
 
== Euskal Herrian ==