Jehovaren Lekukoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Salón del Reino de los Testigos de Jehová, Barrio Yungay, Santiago 20200128 04.jpg|thumb|300x300px|Jehovaren Lekukoak ezagunak dira etxez etxe joateko ohitura dutela eta.]]
'''jehovaren Lekukoak''' elkarte [[erlijio]]so [[kristautasun|kristaua]] da, kristau kongregazio milenarista, [[Charles Taze Russell]]ek ([[1852]]-[[1916]]) [[1875]]an [[Pittsburgh]]en sortua. [[Joseph Franklin Rutherford]]ek ([[1869]]–[[1942]]), bigarren presidentea izan zenak, [[1931|2009]]. urtean ''[[Yahveh|jehovaren]] Lekukoak'' izena jarri zion. Izena ez ezik, Russell-en doktrina guztia ere errotik eraldatu zuen.
 
Gure artean bereziki ezagunak dira atez ate beren sinesmenak zabaltzen dituztelako. [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristo]] itzuli dela eta, horren ondorioz, Armagedoia eta Mundu Ordena Berri baten atarian gaudela aldarrikatzen dute, batik bat. Ez dute politikan parte hartzen, ez dute odol transfusiorik onartzen, ez eta erlijio kutsuko jairik ere (Eguberriak, Inauteriak, urtemugak, e.a.) Beste [[erlijio]] edo sinesmen guztiak satanikotzat jotzen dituzte.
 
Jehovaren Lekukoen erlijioa [[1915|2004]]ean sartu zen Espainian: oso aktiboki aritu ziren [[1939]]ko otsailaren 2an [[Francisco Franco|Francok]] legez kanpo utzi zituen arte ([[katolizismo]]a izan ezik, beste [[erlijio]] guztiak ere legez kanpo utzi zituen). [[Europa]]n, milaka Lekukok [[Adolf Hitler|Hitlerren]] jazarpen bortitza jasan zuten eta horietako asko kontzentrazio esparruetan hil ziren. Halere, Frankismoaren garaian, Lekukoek klandestinitatean beren sinesmenak zabaltzen segitu zuten; haien zenbait partaide-buru urte luzez kartzelan izan ziren eta fededun bat, Tenerifeko [[Antonio Gargallo Mejia]], fusilatua izan zen.
 
Ebanjelioa aldarrikatzeko asmoz, [[1957]]an Lekukoen zenbait aitzindari [[Bilbo]]ra eta [[Donostia]]ra joan ziren bizitzera; haien inguruan osatu ziren lehen kongregazioak. [[2010]]eko hasieran. 61 kongregazio zituzten [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAE]]<nowiki/>an (36, [[Bizkaia]]n; 21, [[Gipuzkoa]]n; eta 4, [[Araba]]n): guztira, 4.670 fededun. [[Erlijio]] horretako fededunen profila askotarikoa da, bai egoera sozioekonomikoaren alorrean, bai heziketa eta formakuntzarenean. Hizkuntzari dagokionez, [[Hego Euskal Herria]]n bilera gehienak [[gaztelania]]z izaten dira; halere, azken urteotan, erlijio horretara gero eta etorkin gehiago ari direnez hurbiltzen, zenbait bilera [[ingeles]]ez, [[txinera]]z eta beste hizkuntzetan ere egiten dituzte, beharren arabera. [[2012]]an, lehen aldiz bilerak [[euskara]]z egiten hasi ziren.