Protoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
protoi hidrogeno-ioi bezala
9. lerroa:
 
Atomo batek bere nukleoan duen protoi kopuruari [[zenbaki atomiko]] deritzo. Zenbaki atomikoak [[Elementu kimiko|elementu kimikoa]] determinatzen du, elementuaren ezaugarri fisiko-kimiko asko baldintzatzen baititu. [[Taula periodiko|Taula periodikoan]] zenbaki atomikoaren arabera sailkatzen dira elementu kimikoak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Scerri, Eric|abizena=R.|izenburua=The periodic table : its story and its significance|argitaletxea=Oxford University Press|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/122340314|isbn=9780195345674|pmc=122340314|sartze-data=2018-11-21}}</ref>''Protoi'' hitza grezieratik dator (''πρῶτον'') eta ''lehena'' esan nahi du. [[Ernest Rutherford]]-ek 1920an [[hidrogeno]]-nukleoa izendatzeko erabili zuen. Arrazoia honakoa izan zen: Rutherford-ek, talka atomikoen bitartez, egiaztatu zuen hidrogeno-nukleoa nitrogenotik lor zitekeela.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=proton {{!}} Definition, Mass, Charge, & Facts|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/science/proton-subatomic-particle|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2020-12-03}}</ref> Bertatik, hidrogeno-nukleoa atomo pisutsuagoak eraikitzeko funtsa zela ondorioztatu zuen, horregatik, hain zuzen, esleitu zion hidrogeno-nukleoari "lehena" izena.
 
Halaber, [[Kimika|kimikan]] eta [[Biokimika|biokimikan]], protoi hitza [[hidrogeno]]-[[Ioi|ioia]] (H<sup>+</sup>) adierazteko usatzen da. Testuinguru horretan, protoi-igorle bat [[azido]] bat da, eta protoi-hartzaile bat, [[Base|basea]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/protoi|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2021-01-17}}</ref>.
 
Protoiek, neutroiekin batera, [[Nukleoi|''nukleoi'']] deritzon multzoa osatzen dute; hau da, atomoaren nukleoa osatzen duten partikulak dira. Protoi guztiek karga elektriko berdina dutenez, elkar aldaratzen dute. Hala ere, atomoen nukleoan pilatuta daude. Hori, distantzia txikietan, indar nuklear bortitzaren erakarpena aldarapen elektrostatikoa baino handiagoa delako da; beraz, protoiak trinkotu egiten dira, sakabanatu beharrean.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Cottingham, W.|abizena=N.|izenburua=An introduction to nuclear physics|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/56761496|edizioa=2nd ed|isbn=0511040466|pmc=56761496|sartze-data=2018-11-21}}</ref>