Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Gauwiki (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
[[Tarik ibn Zijad|Tariq ibn Ziyad]] buru zutela, [[islam]]era bihurtu berri ziren [[berbere|bereberrez]] osatutako armada bat [[Iparraldeko Afrika|Ipar Afrikatik]] [[Gibraltar]]rera (Jabal Tāriq (جبل طارق), Tariq-en mendia etimologikoki) igaro zen [[711]]ko [[apirilaren 30]]ean. [[Guadaleteko gudua]]n ([[uztailaren 19]]an) [[Errodrigo|Rodrigo]] errege bisigodo usurpatzailearen armadari aurre egin zioten, baita hura suntsitu ere. Hurrengo urtean, botere hutsune bat sumatuta, [[Musa ibn Nusair]] eta haren gudarostea bildu zitzaien. Nahiko aise hasi ziren hedatzen, dela hitzarmenen bidez, dela erasoak joz, hiribilduak atzemanez. Iparralderantz zabaltzen hasi ziren.
 
Musulmanen agindua penintsula osora hedatu bazen ere, ipar-mendebaldean ([[Galizia]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]) zein [[Pirinioak|Pirinio]] aldeko lurralde [[Euskal Herria|euskaldunetan]] ahulagoa izan zen. Hala ere, [[Iruñea]]k 714ean, [[Huesca]]k pixka bat geroago, eta [[Bartzelona]]k [[719]]an onartu zuten musulmanen agindua. Are gehiago, Pirinioez bestaldera ere hedatu ziren, harik eta [[Karlos Martel]] buruzagi [[franko (argipena)|frankoa]] haiekin hainbatetan gudukatu eta omeiatarren oldea iparralderantz eta ipar-ekialderantz hedatzeari utzi zion arte ([[732]]. urtean [[Poitiers]]en izan ziren garaituak, eta 737an Arles, Nimes eta Avignonen). 759tik aurrera [[Iberiar penintsula]]ra mugatu zituzten haien mendeko lurralde iraunkorrak, [[Pepin Laburra]] frankoaren kanpaina militarrak behartuta. Aldiz, musulmanek ez zituzten egungo [[Frantzia]]n erasoak gelditu [[975]] arte.
 
Musulmanek mende luzez izan zituzten Iberiar penintsulan lurraldeak, [[Al Andalus|Al-Andalus]] izenpean. Hala ere, domeinu horien agintariek erlijio berdina zuten arren (musulmana), lurraldeok desberdintasun handiak zituzten haien artean, nola populazioaren eta talde etnikoen ezaugarriei dagokionez, hala interes politikoei dagokienez. Domeinu horiek tarteka erresuma bakar batean elkartuta zeuden Kordoba edo Sevilla hiriburu zutela, baina beste askotan lurraldeetako jauntxoek beren bidetik jo zuten, erresuma txikiak sortuz (''taifa'' direlakoak).