Irugarrengo Prantziskotarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
2. lerroa:
 
Ohiko formatua zortzi orrialdekoa zen, 210 bider 140 milimetroan, hasiera batean Elizbarrutiko Inprentan eta ondoren Iruñeko [[Harresiez kanpoko kaputxinoen komentua (Iruñea)|Harresiez kanpoko komentuko]] Ama Birjinaren Inprentan egina. Zuzendaritza eta administrazioa hiri honetan zeuden.
Zuzendari eta sortzailea Aita [[Damaso Intza|Aita Damaso Intza]] izan zen, nafar eta gipuzkoar kolaboratzaileak izan zituena, ia bere osotasunean kaputxinoak. 1915. urtearen amaieran jadanik hiru mila harpidedun baino gehiago zituen.
 
Gehienbat prosan agertzen zen, bertso kolaborazio bakan batzuekin. Frantziskotar hirugarrendar (''Tertziario'') euskaldunei zuzendua zegoen. Hitz idatziaren bidez, frantziskotar hirugarrendarren betebeharrak ondo betetzen laguntzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, agertzen zen dokumentazio guztia argitaratzen zuen, berezko legedia azaltzen zuen eta “Tertziario” eredugarrien biografiak aurkezten zituen. Herrietako ermandadeen aipamenak eskaintzen zituen, oso ugariak, haien kontzentrazio eta erromesaldienak, eta anaien heriotzen berri ere ematen zuen.