Txikipedia:Muskulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Arnold Schwarzenegger 1974.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Lateral head anatomy.jpg|thumb|390px|<center>Buruko muskuluak.]]
'''Muskuluak''' gizakion eta animalia askoren gorputzeko atal edo {{txp|Organo (biologia)|organo}} batzuk dira. Muskulu guztien multzoak {{txp|muskulu-sistema}} osatzen dute. Hiru eratako muskuluak daude:
 
* '''Muskulu eskeletikoak''': {{txp|Hezur|hezurrei}} lotuta daudenak.
* '''Muskulu kardiakoa''': {{txp|Bihotz|bihotzeko}} paretak osatzen dituen muskulua da. Mugitu egiten da, {{txp|Odol|odola}} ponpatzeko, baina bere kasa mugitzen da, ezin dugu mugitu edo erlaxatu gure nahiaren arabera.
7 ⟶ 8 lerroa:
 
==Muskuluak eta mugimendua==
{{txp|Ugaztun|Ugaztunek}}, {{txp|Hegazti|hegaztiek}}, {{txp|Narrasti|narrastiek}} eta {{txp|Arrain|arrainek}} muskulu eskeletikoen bitartez mugitzen dira. Gizakion kasuan, muskulu eskeletikoak hezurrei loturik daude {{txp|Tendoi|tendoien}} bidez, mugimendua eragiteko. Muskuluek, hezurrek eta tendoiek {{txp|Lokomozio-aparatu|lokomozio-aparatua}} osatzen dute.
 
Beste animaliek beste era batera erabiltzen dituzte beren muskuluak, mugitu ahal izateko. Adibidez, harrek ez dute hezurrik, eta muskuluak olatuen antzera mugituz lortzen dute mugitzea. Barraskilo eta almejek oina deitzen den muskulu handi bat erabiltzen dute leku batetik bestera mugitzeko. Intsektuek, berriz, {{txp|exoeskeleto|exoeskeletoaren}} azpian ezkutatuta dituzte muskuluen bidez mugitzen dituzte {{txp|Hanka|hanka}} eta hegalak.