Partizipio: berrikuspenen arteko aldeak

aditzaren forma ez-jokatua, adjektiboaren ezaugarriak dituena.
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Partizipioa''' aditz eta izenondoen artean dagoen hitza da. Oraindik irauten duen (edo iraungo duen/irauten zuen) edo amaitutako ekintza bat adierazt...»
(Ez dago alderik)

08:30, 16 urtarrila 2021ko berrikusketa

Partizipioa aditz eta izenondoen artean dagoen hitza da. Oraindik irauten duen (edo iraungo duen/irauten zuen) edo amaitutako ekintza bat adierazten du izenondoen eran.

Partizipioek perfektuak (ekintzaren emaitza azpimarratzen denean esaldian) edo ez perfektuak (emaitza ez da azpimarratzen) izan daitezke, baita aktiboak (norbaitek edo zerbaitek berak jarduten duenean) eta pasiboak ere.

Euskara

Euskarazko partizipioak orainaldikoak, lehenaldikoak edo etorkizunekoak izan daitezke. Perfektuak edo ez perfektuak izan daitezke, baita aktiboak eta pasiboak ere. «Egon» eta «izan» aditzek laguntzen digute partizipioak osatzen.

Adibideak:

  • irauten duen uda (aktibo (berak irauten duelako), ez perfektu eta orainaldikoa);
  • iraungo duen uda (aktibo, ez perfektu eta etorkizunekoa);
  • irauten zuen uda (aktibo, ez perfektu (irautea amaitu zuen, baina horren emaitza ez da azpimarratzen) eta lehenaldikoa);
  • erabiltzen den indarra (pasibo (indarra norbaitek erabiltzen delako), ez perfektu eta orainaldikoa);
  • erabilitako indarra (pasibo, perfektua (erabilita dagoelako jadanik: emaitza dugu) eta lehenaldikoa) etb.

Beste hizkuntza batzuk

Beste hizkuntzetako partizipioek ez dituzte beti euskarazko partizipioen ezaugarri guztiak.

Errusiera

Adibidez, errusierazko partizipioak ez du etorkizuneko formarik eta ez ditu aditz osagarriak erabiltzen:

  • Строящий человек Strojaxtxij txelovek «Eraikitzen duen gizakia»;
  • Строивший человек Stroivxyj txelovek «Eraikitzen zuen gizakia»;
  • Строящееся здание Strojaxtxejesja zdanije «Eraikitzen den eraikina»;
  • Построенное здание Postrojennoje zdanije «Eraikitako eraikina».

Laburtutakoak eta beteak izan daitezke ere eta horrek esanahia aldatzen du: Здание построено Zdanije postrojeno «Eraikina eraikita dago» — Построенное здание Postrojennoje zdanije «Eraikitako eraikina»

Alemaniera

Alemanierazko partizipioak, berriz, ez ditu forma pasiborik orainaldian eta forma aktiborik lehenaldian; aditz osagarriak lehenaldian erabiltzen ditu bakarrik:

  • Lesende Menschen «Irakurtzen duten gizakiak»;
  • Die Zeitung ist gelesen «Egunkaria irakurrita dago».

Erreferentziak