Euskal Herria erromatarren garaian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
63. lerroa:
Egile modernoek pentsatzen dutenez, eremu horretako herriek muga eta zabalera aldakorrak izan zituzten erromatarrak etorri aurretik, baita erromatarrak iritsi eta egon zireneko lehen hamarraldietan ere. Alabaina, ez dirudi Estrabonen iturrien denboratik Ptolomeoren garaira herri haiek lekuz aldatu zirenik. Egokiago litzateke, agian, eztabaida horren objektu nagusi diren autrigoi, karistiar eta barduliarrei buruzko ezagutza geroz eta hobea izango zutela klasiko haiek, ezagutza hori ez baita jaso iturri idatzietan, ez zuzenean ez zeharbidez. Eta ez dirudi, behin lurralde horiek erromatarren praxi politiko-administratiboaren barnean gertatu ondoren, herri autoktonoen kokatzean aldaketa garrantzitsuak gertatu zenik. Alabaina, litekeena da karistiarrek, ''vennenses-en'' kaltetan, beren lurraldea hedatzea I. mendearen (Pliniok aipatzen ditu) eta II. mendearen artean (Ptolomeok jadanik ez ditu ''vennenses'' herria aipatzen).
 
[[Baskoi]] historikoek, [[Antzinaroa|Antzinateko]] iturrien arabera, K. o. II. mendean eremu hau okupatzen zuten: [[Gipuzkoa]]ko ipar-ekialdeko muturra, egungo [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] eta Ebro ibaiaren eskuineko ertza egungo [[Errioxako Autonomia Erkidegoa]]ren lurraldean ([[Calahorra]]tik [[Alfaro]]ra), [[Huesca]]ko mendebaldeko zati bat (''iaccetani'', [[Jaka]] hiriburu zutenak) eta [[Cinco Villas (Aragoi)|Cinco Villas]], ia [[Zaragoza]]raino. Ez dakigu, erromatarrak etorri aurretik, jatorriz zein zen haien mendeko lurraldea, baina itxuraz K.a.
II. eta I. mende bitartean hedatu egin zuten lurralde hori beste zenbait herriren mendeko lurraldearen kaltetan: ''iaccetani'' (data ezin zehaztu), ''suessetani'' ([[87]]. urtean jadanik ''allavonenses'' ([[Alagón (udalerria)|Alagon]]) baskoi gisa azaltzen ziren idazkun batean), eta ''berones'' [[zeltiberiar]]raren zati bat (Calahorra aldea), [[Sertorio]]ren gerra gertatu eta zeltiberiarrena zen Calahorra suntsitua izan ondoren.