Txikipedia:Muskulu-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Banner|Little in the middle (7452177626).jpg}} 580px|thumb|left|<center>Gizakion muskulu-sistema. '''Muskulu-sistema''' animalien sistema...»
 
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Giza muskulu sistema.jpg|580px|thumb|left|<center>Gizakion muskulu-sistema.]]
'''Muskulu-sistema''' animalien sistema biologiko bat da, {{Txp|Muskulu|muskuluek}} eta {{Txp|tendoi|tendoiek}} osatzen dutena eta gorputzaren mugimenduak egiten laguntzen duena. Muskuluen mugimendua {{Txp|nerbio-sistema|nerbio-sistemaren}} bidez kontrolatzen da. Muskuluak mugitu egiten dira haiek osatzen dituzten ehun-izpi edo zuntzek uzkurtzeko gaitasuna dutelako; ehun-izpiak luzaxkak dira, hainbat nukleo dituzte eta luzatu eta uzkurtu daitezkeen zuntzez osatuta daude.
 
Muskuluek duten beste betekizun edo funtzio bat beroa sortzea da eta gorputzaren tenperatura 37 °C inguruan mantentzea da. Muskulu ildaskatuak dira betekizun hori dutenak.
 
Giza gorputzaren kasuan, 600 muskulutik gora ditugu.
15 ⟶ 17 lerroa:
Muskuluak sailkatzeko beste modu bat mugimenduetan duten funtzioen araberakoa da. Izan ere, gorputz atalak mugitu ahal izateko, muskuluak uzkurtu eta laxatu egin behar izaten dira; baina mugimendua ez da gertatzen muskulu bakar baten bidez, hainbat muskulu mugitzen baitira aldi berean horretarako. Hortaz, mugimenduan duten parte hartzearen arabera, honako muskuluak daude:
 
*'''Muskulu agonistak''': mugimendua eragiteko uzkurtzen direnak eta, beraz, mugimendua egiteko behar den indarra ematen dutenak.
*'''Muskulu antagonistak''': muskulu agonisten mugimenduaren kontrakoa egiten dutenak (muskulu agonista uzkurtzen bada, muskulu antagonistak laxatu egiten dira).
*'''Muskulu sinergistak''': agonistei mugimendua egiten laguntzen dietenak, hori izan gabe haien funtzio nagusia.
 
Adibidez, {{Txp|belaun|belaunaren}} flexioan, adibidez, agonistak uzkurtuta egongo diren iskiotibialak dira (izterraren atzealdeko muskuluak); antagonista, berriz, {{Txp|koadrizeps|koadrizepsa}} izaten da, luzatuta eta erlaxatuta egoten baita, baina nolabaiteko tentsioarekin, gehiegi ez luzatzeko; eta sinergistak abduktoreak dira, bigarren mailako funtzioetako bat belauna malgutzea baita.
 
Hortaz, gorputzaren mugimenduak ekintza konplexuak dira: hainbat muskuluk parte hartu behar izaten dute, bakoitzak bere funtzioarekin, nahiz haietako bat izan mugimendua eragiten duen muskulu nagusia.