Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
oo
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jose Luis Zumeta Etxeberria''' ([[Usurbil]], [[Gipuzkoa]], [[1939]]ko [[apirilaren 19]]a - [[Donostia]], [[2020]]ko [[apirilaren 22]]a<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Jose Luis Zumeta margolaria zendu da, 81 urte zituela|hizkuntza=eu|data=2020-04-23|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200423/jose-luis-zumeta-margolaria-zendu-da-81-urte-zituela|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2020-04-23}}</ref>) [[Margolaritza|margolaria]] zen, [[Gaur taldea]]ren sortzaileetakoa. [[Informalismo]]aren jarraitzaile zen; [[espresionismo]] abstraktua eta [[arte figuratibo]]a ere landu zituen. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoaaipatzekooa da ''Papiroak'' izeneko saila. [[Abstrakzio]]aren bidetik jarraitu zuen azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.
 
Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, ''alla prima'' estiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian [[Gaur taldea]]n, gero [[Ez Dok Amairu]]n eta kultura asteetan, geroago ''Homenaje a las víctimas del franquismo'' omenaldian, eta azkenik ''Nueva Etiopía'' liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan zela adierazten du.