«Irugarrengo Prantziskotarra»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Zuzendari eta sortzailea Aita [[Damaso Intza]] izan zen, nafar eta gipuzkoar kolaboratzaileak izan zituena, ia bere osotasunean kaputxinoak. 1915. urtearen amaieran jadanik hiru mila harpidedun baino gehiago zituen.
 
Gehienbat prosan agertzen zen, bertso kolaborazio bakan batzuekin. Frantziskotar sekularrasekular (''Tertziario'') euskaldunei zuzendua zegoen. Hitz idatziaren bidez, frantziskotar tertziarioen betebeharrak ondo betetzen laguntzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, agertzen zen dokumentazio guztia argitaratzen zuen, berezko legedia azaltzen zuen eta “Tertziario” eredugarrien biografiak aurkezten zituen. Herrietako ermandadeen aipamenak eskaintzen zituen, oso ugariak, haien kontzentrazio eta erromesaldienak, eta anaien heriotzen berri ere ematen zuen.
 
Garrantzi berezia ematen zien erlijio-heziketari eta “Tertziarioen” prestakuntza moralari, betiere haien ama-hizkuntzan. 1936ko gerra zibilaren ondorioz argitaratzeari utzi behar izan zion eta ez zuen berriro argia ikusi.
18.684

edits