Neskamearen ipuina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
53. lerroa:
 
== Pertsonaiak ==
* '''Freden''': narratzaile eta protagonista, neskame-klasekoa Gileadeko Errepublikan. Aurreko bizitzan liburutegi batean lan egiten zuen eta ezkonduta zegoen eta alaba bat zuen. Bere izena, neskame guztien izenen bezala, komandantearen izenari edutezko kasua gehitzetik datozdator. Ez du inoiz aipatzen bere urreko izena.
* '''Fred komandantea''': Fredenen nagusia. Berak esaten duenez, dio zientzialaria zela eta merkatuaren antzeko zerbaitetan sartuta zegoela Gileadeko iraultzaren aurretik. Gero, Errepublikako arkitektoetako bat izan oman da. Bere lehen izena "Fred" da, nahiz eta hori ere pseudonym bat izan daitekeen. Harreman intelektual debekatua hasten da Fredenekin eta, behin, klub sekretu batera eramaten du, goi mailako ofizialentzako putetxe gisakoa dena. Fredenek jakiten du komandanteak antzeko harremana izan zuela bere aurreko neskamearekin, zeinak bere buruaz beste egin baitzuen komandantearen emazteak jakin zuenean.
* '''Serena Joy''' edo '''Pam''': komandantearen emaztea, antzina telebistako izarra izan zena. Estatuak boterea eta aitortza kendu zizkion, eta bere telebista-iragana ezkutatzen saiatzen da. Fredenek Serena Joy ezagutzen du, gogoratzen delako telebistan ikusten zuela larunbat goizetan, marrazki bizidunak aireratzeko zain zegoela. Antzua dela uste izanik (nahiz eta komandantea antzua dela iradokitzen den, Gileadeko legeek emakumeei bakarrik egozten diete antzutasuna), neskame bat erabiltzea onartu behar izaten du. "Zeremonian" parte hartu behar du, hileroko emankortasun erritualean. Fredenekin tratua egiten du Nickekin sexua izateko haurdun geratzearren. Pieixoto irakaslearen arabera "Serena Joy" edo "Pam" goitizenak dira; pertsonaiaren benetako izena Thelma da.