Euskalterm: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskaltermi buruzko informazioa osatu eta eguneratu da
13. lerroa:
 
== Funtzionamendua ==
Euskaltermen lineako kontsulta-zerbitzu automatizatuak 140.000 fitxa terminologiko baino gehiago biltzen ditu. Hala, Terminologia Batzordeak 2002. urteaz geroztik onetsitako terminoak kontsulta daitezke, bai eta eta Terminologia Batzordetik pasatzeko dauden hiztegietakoak ere.
 
Interfazean, termino sinple bat edo konplexu bat kontsulta daiteke, eta bilaketa iragazteko honako aukera hauek daude: hizkuntza (gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa, latina eta alemana); testua (bilatu nahi den terminoa); non bilatu (bilaketako testuaren hasieran, amaieran, erdian…erdian...) eta sailkapena (jakintza-arloa). Horrez gain, hiztegien araberako bilaketa aurreratua ere egin daiteke, emaitza zehatzagoa eskatzeko. Aukera horretan, terminoetan ez ezik definizioetan eta oharretan ere egin daiteke bilaketa, eta, nahi izanez gero, Terminologia Batzordeak onetsitako hiztegietan bakarrik.
 
Bestalde, Euskaltermek kontsulta eta iradokizunetarako atal bat ere eskaintzen die erabiltzaileei. Hala, erabiltzaileek zuzenketak, kontsultak, iradokizunak eta fitxa berrien proposamenak egin ditzakete, eta, horri esker, Euskalterm hobetzen eta osatzen lagundu.