«Irugarrengo Prantziskotarra»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «'''Irugarrengo Prantziskotarra''' 1913ko uztailetik 1936ko uztailera arte Aita Kaputxinoek argitaratutako euskarazko hilabetekaria izan zen. <ref>http://www.enciclopedianavarra.c...»)
 
No edit summary
'''Irugarrengo Prantziskotarra''' 1913ko uztailetik 1936ko uztailera arte Aita Kaputxinoek argitaratutako euskarazko hilabetekaria izan zen. <ref>http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=11816</ref>
 
Ohiko formatua zortzi orrialdekoa zen, 210 bider 140 mm-an, hasiera batean Elizbarrutiko Inprentan eta ondoren Iruñeko Extramuros Kaputxinoen Ama Birjinaren Inprentan egina. Zuzendaritza eta administrazioa hiri honetan zeuden.
Zuzendari eta sortzailea Aita [[Damaso Intza]] izan zen, nafar eta gipuzkoar kolaboratzaileak izan zituena, ia bere osotasunean kaputxinoak. 1915. Urtearen amaieran jadanik hiru mila harpidedun baino gehiago zituen.
 
Gehienbat prosan agertzen zen, bertso kolaborazio bakan batzuekin. "Tertziarioei" eta euskarazko frantziskotar sekularrei zuzendua zegoen. Hitz idatziaren bidez, frantziskotar tertziarioen betebeharrak ondo betetzen laguntzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, agertzen zen dokumentazio guztia argitaratzen zuen, berezko legedia azaltzen zuen eta “Tertziario” eredugarrien biografiak aurkezten zituen. Herrietako ermandadeen aipamenak eskaintzen zituen, oso ugariak, haien kontzentrazio eta erromesaldienak, eta anaien heriotzen berri ematen zuen.
 
Garrantzi berezia ematen zien erlijio-heziketari eta “Tertziarioen” prestakuntza moralari, betiere haien ama-hizkuntzan. 1936ko gerra zibilaren ondorioz argitaratzeari utzi behar izan zion eta ez zuen berriro argia ikusi.
 
18.323

edits