Txikipedia:Galzoriko espezie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Espezie bat landareak nahiz animaliak) galzorian dagoela diogu espezie horretako bizidunen kopurua oso txikia denean eta horrexegatik espeziea betiko desagertu daitekeenean. Gale...»
(Ez dago alderik)

12:39, 13 urtarrila 2021ko berrikusketa

Espezie bat landareak nahiz animaliak) galzorian dagoela diogu espezie horretako bizidunen kopurua oso txikia denean eta horrexegatik espeziea betiko desagertu daitekeenean. Galera horiek gehiegizko ehizagatik, klima aldaketengatik edo espeziearen beraren habitat naturala suntsitzeagatik suerta daitezke. Espezie oso bat galtzeen denean desagertutako espezie deritzo; horien adibide dira dinosauroak , duela milaka urte desagertu baitziren Lurretik. Hala ere, badira duela gutxi desagertutako espezieak ere, esaterako dodoa, XVII. mende amaieran gizakiaren ehizak desagerrarazitako hegaztia.

Zergatik daude espezie batzuk galtzeko arriskuan?


Animalia eta landareen biziraupena elkarren eta inguruko baldintzen menpe dago. Euren inguru edo habitat hori aldatu edo desagertuz gero, animalia eta landareak galzorian gera daitezke. Hondamendi naturalek edota kliman gertatzen diren aldaketek bizileku horiek kaltetu edo suntsi ditzakete.


Gizakiek ere jar ditzakete espezieak arriskuan. Bizilekuak zabor, gas eta industria hondakinekin kutsatzen dituzte; errepideak, trenbideak, eraikin eta baserriak eraikitzean eta baita basoak desagerraraztean ere,bizileku naturalak suntsitzen dituzte. Horrez gain, espezieak galzorian jartzen ditugu gehiegizko ehizagatik ere.


Espezie bat bizileku batera heltzean ere, beste mehatxu bat jazotzen da: espezie berria libreki ugaltzen da maiz, ez baitu berezko etsairik topatzen; aldiz, jada bizileku horretan bizi ziren espezieak ez dira iritsi berriarekin lehiatzeko gai izaten. Esate baterako, XIX. mendean Jamaikara eramandako mangostek bertako animalia asko hil zituzten.


Egun galzorian dauden espezieak


Galzorian dauden animalien artean, ugaztun handi eta ezagunak topa ditzakegu; adibidez, tigre eta elefante afrikar eta asiarrak eta, era berean, hainbat balea mota.


Galzorian dauden hegaztiak ere badira, hala nola hainbat motatako kurrilo, arrano eta loroak. Galtzeko arriskuan dauden narrastien artean, itsas dortoka mota ugari ere badaude, esaterako laut dortoka. Gainera,badira anfibio, arrain, molusku, intsektu eta beste animalia batzuk ere galzorian.


Galzorian dauden landare espezien zerrenda, goroldio txikietatik hasi, lore mota batzuekin segi eta zuhaitz oso altuetaraino heltzen da.


Ba al dago babes neurririk?


1960ko hamarkadan, galzorian zeuden espezie asko zeudela jabetu zen jendea. Gaur egun, herrialde askotan galzorian dauden espezieak harrapatu, hil eta saltzea debekatzen dituzten legeak daude. Era berean, herrialde askok galzoriko espezieak inongo mehatxurik gabe bizitzeko natura-erreserbak sortu dituzte; bestalde, zoologiko askok galzorian dauden animalien ugalketa lortzeko lanean dihardute, espezie hauek babesteko beharraren inguruan ahalik eta jende gehien kontzientziatzeko.


Hori gutxi balitz, erakunde askok galzorian dauden espezieak guztiz ez desagertzeko lana egiten dute.Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak galzorian zeuden 3.000 espezietik gorako zerrenda bat hasi zuen 2009. urtean; mundu mailako erakunde horrek espezie horiek babesteko legeak sustatzen ditu eta gehiegizko ehizaren aurkako neurriak proposatzen ditu, bizileku ezberdinak babestu eta munduko biztanleria errealitateaz kontzientziatzeko asmotan, hau da, animalia eta landare espezieen desagerpen masibo baten aurrean gaudela azalduz.


Neurri horietako batzuek hainbat espezieren egoera hobetzen lagundu dute. Esate baterako, baleak ehizatzea debekatzeak bale espezie batzuen kopurua handitzea ekarri zuen berarekin; aldi berean, panda erraldoiak galzori egoera larri horretatik aldentzea lortu da, nahiz eta babesa behar izaten jarraitzen duten.


Dena den, gaur egun badira desagertzeko arrisku larrian dauden espezie asko eta asko, mendiko gorila, Bengalako tigrea, Javako errinozeroa eta baita hartz polarra ere, besteak beste.