Saioa Alkaiza: berrikuspenen arteko aldeak

euskal bertsolaria
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria sortu
(Ez dago alderik)

22:58, 12 urtarrila 2021ko berrikusketa

Iruñekoa (1991). Bereziki, bertsolari bezala ezaguna, Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa, hamaika plazatan parte hartutakoa, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere.[1] 2019ko edizioan, esate baterako, gutxigatik geratu zen finaletik kanpo.[2][3] Hala ere, inoiz aitortu duenez, txapelketak gehiegi asetu ez eta beste motako saioak bilatu izan ditu. Adibidez, "Zortziko Maldiko" ekimenaren antolatzailetako bat izan da.[4]

Kazetaritzan lizentziatua, kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA[5], Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia...Irrati horretako Sanfermintza saioan egindako elkarrizketa batek eman zion Saioari genero berdintasunaren kazetaritza saria (Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak emandakoa)[6]

Bestalde, 2020an, lan idatziengatik aitortza jasotzen hasi da. Hasteko, Iruñeko I.Bertso paper lehiaketa irabazi zuen. [7] Hori gutxi balitz, bere izena bi aldiz ageri da Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako euskarazko literatur lehiaketako sarituen zerrendan. [8] Lehenbiziko saria lortu du narrazio modalitatean, Ez dago hondoratzerik lanarengatik; bigarrena, berriz, poesiakoan, Helduaroaren bezperan lanarekin.

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Saioa Alkaiza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  2. «Finalaurrekoak — Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2019» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  3. 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 2020-08-31 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  4. «Saioa Alkaiza: "Esperimentatzeko tokia izanen da Zortziko Maldiko" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  5. Guallar, Saioa Alkaiza. «Saioa Alkaiza Guallar» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  6. «Euskalerria Irratiko Saioa Alkaizarentzat, genero berdintasunaren kazetaritza saria - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  7. «Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dute Iruñeko I. bertsopaper lehiaketa - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  8. Gorraiz, Uxue Rey. ««Eguneroko gauza txikiek eginak gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).