Jack O'Neill: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jack O'Neill''' ([[Denver]], [[Colorado]], [[1923]]ko [[martxoaren 27]]a - [[Santa Cruz (Kalifornia)|Santa Cruz]], [[Kalifornia]], [[2017]]ko [[ekainaren 2]]a) [[neopreno]]ko [[bainujantzi]]a asmatu zuen [[enpresaburu]]a izan zen.
 
== Biografia ==
[[1959]]an, [[Santa Cruz (Kalifornia)|Santa Cruzen]]en ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) Jack O’Neillek bere izena zeraman surf denda [[San Frantzisko]]tik 90 milia hegoaldera aldatu zuen, bertan eguraldia epelxeagoa zelako, eta olatuak hobeak. Hamar urte lehenago finkatu zen San Frantziskon eta [[arrantza]]n hasi zen lanean. Aisialdia ere itsasoan ematen zuen gehienbat, [[surf]] egiten, bainujantzi arrunt bat soinean, Ozeano Bareko ur hotzak jasaten urte osoan zehar<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2196/surfa-berotu-zuen-gizona «Surfa berotu zuen gizona»], ''Argia'', 2009-09-06, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Berehala hasi zen uretan bero eusteko zerbait asmatzeko ahaleginetan, eta [[PVC]]z egindako jantzia asmatu zuen lehenik. Handik gutxira, hegaldi batean, DC-3 hegazkinean neopreno izeneko materiala erabili zutela ikusi zuen eta harekin esperimentatzen hasi zen. Neoprenozko jantzia sortu eta pixkanaka hobetu zuen<ref name=aa/>.