Kantore (euskarria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
== Ezaugarriak ==
[[Eliza (eraikina)|Elizako]] alde anitzeko atril handiak, liburu batzuk batera zabalik izateko erabiltzen direnak, '''kantore''' izena dute eta [[koru]]an egoten dira. Tradizio kristau europarrean, bereziki deigarriak dira [[Arrano formako kantore|arrano formako kantoreak]], zeinaren adibideak badiren [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] elizetan ere.
 
Elizako kantoreak tradizionalki [[intxaurrondo]] zurezkoak ziren, eta hiru forma ohiko izaten zuten: mahaigaineko lagungarria, zutikakoa, eta alde anitzekoa (''facistol'' gaztelaniaz, ''badalone'' italieraz). Era honetakoek lau alde izan ohi zituzten, lau fraidek edo elizgizonek lau kantu-liburu aldi berean irakurri edo kantatzeko modukoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los atriles. Historia y uso|hizkuntza=es|url=https://capolavoro.es/maderasnobles/Los-atriles-Historia-y-uso|aldizkaria=capolavoro.es|sartze-data=2021-01-10}}</ref>. [[Ezpeleta|Ezpeletako]] [[Jondoni Eztebe eliza (Ezpeleta)|Jondoi Eztebe elizan]] bada era honetako bat, 18. mendekoa, ondare babestu gisa izendatua<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lutrin|url=https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/palissy/PM64000163|aldizkaria=www.pop.culture.gouv.fr|sartze-data=2021-01-10}}</ref>.
 
Elizako irakurketak ematetik, erabilpen zibilera hedatuak dira atrilak. Zutikako hitzaldi bat eman behar denean era bateko edo besteko atrilak erabiltzen dira, hitzaldi eta ekitaldi akademikoetan, [[mitin]] politikoetan, zenbait [[Legebiltzar|legebiltzarretan]]...
 
Oro har, formalki bi eratakoak izanizaten daitezkedira 21. mendeko atril erlijoso eta laikoak: [[zutoin]] baten gainean dago liburu edo irakurgaiari eusteko plataforma, edo [[altzari]] osoago bat izan daiteke, zeinak barrualdera (hau da, irakurlearen posiziora) apalak dituen liburuak eta gainerakoak gordetzeko.
 
== Iruditegia ==