Sokrates: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
14. lerroa:
Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, [[Platon]]en bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen solasaldietan oinarrituak baitira. Hain zuzen, Sokrates ''agorako'' gizona izan zen, plaza gizona; Atenasko plazetan filosofia eztabaidak izaten zituen eta bere galdera eta solasaldi sotilen bidez zalantza eragiten zuen jendearengan.
 
[[Orakulu]] batek inor ez zela Sokrates bezain jakintsua iragarri zuen; hark, ordea, kontrakoa frogatu nahi izan zuen eta ''Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik'' esaldi ospetsua erantzun zuen. Hala, berak ez zekizkien erantzunak jaso nahian hiriko jendeari galderak egin ohi zizkion kaleankaleetan eta plazetan. ''Zer da justizia?'' ''Zer da zientzia?'' ''Zer da ausardia?'' Jendeak, ordea, ez zekien erantzuten, eta hala orakuluak iragarritakoa bete zen, inork ez bezala, Sokratesek bere ezjakintasunaren ezaguera behintzat bai baitzuen. Jarrera horrek, ordea, galdetua dena lotsarazi egiten du eta Sokratesi etsai asko sortu zitzaizkion horregatik; hala, jainko berriak sartzeagatik eta gazteria gaiztakeriaren bidetik eramateagatik hiltzera kondenatu zuten. Sokratesek ihes egin beharrean, [[Astaperrexil handi|astaperrexila]] hartu zuen bere jarraitzaileekin hilezkortasunaren gainean lasai hitz egiten zuen bitartean.
 
== Sokratesen jakintza ==
Sokratesen ahalegina sofisten aurka zihoan, haien filosofia eta zientzia itxurazkoak eta hutsalak zirela frogatzera. Horregatik, sofisten [[erretorika]] eta hitz jarioaren aurka, berak zuzeneko solasaldia erabili zuen.

[[Aristoteles]]en iritzian, bi gauza zor dizkio filosofiak Sokratesi; bata arrazoitzeko modua da, eta bestea [[unibertsal|definizio unibertsala]]. Izan ere, Sokratesek galdera bat egiten zuenean, definizio bat eskatzen zuen eta definitzea gauza bati mugak jartzea da, hots, bere izatea ezagutzea; definizioak beraz izatea ezagutzera, izatearen jakintzara eramaten du. Horretan desberdintzen dira sofisten eta Sokratesen filosofia, horren muina, haiena ez bezala, gauzak egiaz zer diren esatea baita.
 
== Sokratesen etika ==