Eta ez zen alerik ere geratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
75. lerroa:
* '''William Henry Blore''': polizia erretiratua eta detektibe pribatua. Hirugarren atalaren hasieran Blorek bere burua '''Mr. Davis''' bezala aurkezten du. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: errugabe bat zigorraraztea, eroskeriaz. Bizitza osorako zigorra ezarri zioten errugabea zenari, eta urtebete beranduago espetxean hil zen. Nahiz eta hasieran Blorek ukatu Owen izeneko baten salaketa, geroago egia zela onartu zion Phillip Lombardi.
* '''Emily Caroline Brent''': adineko emakume zorrotz eta erreprimitua. Bibliaz baliatzen da besteekiko bere gupidarik eza zuritzeko. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere neskamea etxetik bidaltzea haurdun geratzeagatik. Horren ondorioz, neskameak bere burua bota zuen ibai batera eta ito egin zen. Irlara trenez hurbilduko da, ez-erretzaileentzako bagoi batean.
* '''Vera Elizabeth Claythorne''': irakaslea, idazkaria eta etxe-irakaslea. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere zaintzapean zegoen mutikoari urruneraino igeri egiten uzteari, mutikoa itotzeko asmoz; gauzak horrela, mutikoaren osabak haren dirua jarauntsiko zuen eta Verarekin ezkonduko zen. Planak porrot egin zuen osabak dena susmatzean eta, beraz, neska uztean. Hau zen, gonbidatu guztien artean, atsekabetuena, egindakoa dela eta. Irlara trenez hurbilduko da, hirugarren klaseko bagoi batean Una Nancy Owenek egindako lan eskaintza onartu duelako.
* '''Philip Lombard''': mertzenarioa. [[Errebolber|Pistola]] eraman zuen uhartera. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: Afrikako ekialdeko tribu baten hogeita bi gizon hiltzea, oihanean abandonatu zituelako. Izan ere, denen jatekoa hartu eta hanka egin zuen. Lombardek onartzen du egindakoa, baita zuritu ere. Irlara trenez hurbilduko da, hirugarren klaseko bagoi batean.
* '''John Gordon MacArthur''': erretiratutako jenerala, Lehen Mundu Gerrako heroia. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere emaztearen maitalea ihesbiderik gabeko heriotzara bidaltzea gerran.