Eta ez zen alerik ere geratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
35. lerroa:
== Pertsonaiak ==
=== Uharteko hamar pertsonaiak (alfabetikoki) ===
[[Fitxategi:Morris 10-4 1934 (9064980039).jpg|thumb|180px|Morris markako 1934ko auto bat. 1939an eman zuen argitara Agatha Christiek nobela hau. (Armstrong doktoreak Morris bat gidatzen zuen).]]
* '''Edward George Armstrong''', (narratzaileak ''Armstrong doktorea'' deitzen dio): zirujaua. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: paziente bat hiltzea, mozkortuta zegoenean ebakuntza egiteagatik. Irlara bere Morris autoa gidatzen hurbilduko da.
* '''William Henry Blore''': polizia erretiratua eta detektibe pribatua. Hirugarren atalaren hasieran Blorek bere burua '''Mr. Davis''' bezala aurkezten du. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: errugabe bat zigorraraztea, eroskeriaz. Bizitza osorako zigorra ezarri zioten errugabea zenari, eta urtebete beranduago espetxean hil zen. Nahiz eta hasieran Blorek ukatu Owen izeneko baten salaketa, geroago egia zela onartu zion Phillip Lombardi.
* '''Emily Caroline Brent''': adineko emakume zorrotz eta erreprimitua. Bibliaz baliatzen da besteekiko bere gupidarik eza zuritzeko. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere neskamea etxetik bidaltzea haurdun geratzeagatik. Horren ondorioz, neskameak bere burua bota zuen ibai batera eta ito egin zen. Irlara trenez hurbilduko da, ez-erretzaileentzako bagoi batean.
* '''Vera Elizabeth Claythorne''': irakaslea, idazkaria eta etxe-irakaslea. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere zaintzapean zegoen mutikoari urruneraino igeri egiten uzteari, mutikoa itotzeko asmoz; gauzak horrela, mutikoaren osabak haren dirua jarauntsiko zuen eta Verarekin ezkonduko zen. Planak porrot egin zuen osabak dena susmatzean eta, beraz, neska uztean. Hau zen, gonbidatu guztien artean, atsekabetuena, egindakoa dela eta. Irlara trenez hurbilduko da, hirugarren klaseko bagoi batean.
* '''Philip Lombard''': mertzenarioa. [[Errebolber|Pistola]] eraman zuen uhartera. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: Afrikako ekialdeko tribu baten hogeita bi gizon hiltzea, oihanean abandonatu zituelako. Izan ere, denen jatekoa hartu eta hanka egin zuen. Lombardek onartzen du egindakoa, baita zuritu ere. Irlara trenez hurbilduko da, hirugarren klaseko bagoi batean.
* '''John Gordon MacArthur''': erretiratutako jenerala, Lehen Mundu Gerrako heroia. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere emaztearen maitalea ihesbiderik gabeko heriotzara bidaltzea gerran.
* '''Anthony James Marston''': gizon ederra eta aberatsa, bere zuhurtziagabekeriagatik ondo ezagutua. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere autoak bi ume harrapatu eta hiltzea, mozkortuta gidatzeagatik. Bere auto garestia azkar gidatuz hurbilduko da Beltzaren uhartera, Super Sports Damian bat gidatuz.
* '''Ethel Rogers''': sukaldaria eta '''Thomas Rogers'''en emaztea. Bulego batek gutunez kontratatu zituen bera eta senarra. Aginduak ere gutunez jaso zituzten. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere antzinako nagusiari behar zuen botika ez ematea; hortaz, bihotzekoa jasan zuen eta hil zen. Horren ondorioz, haren ondaretxo bat jarauntsi zuten senar-emazteak.
* '''Thomas Rogers''': etxezaina, maiordomoa, eta '''Ethel Rogers'''en senarra. Bulego batek gutunez kontratatu zituen bera eta emaztea. Aginduak ere gutunez jaso zituzten. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere antzinako nagusiari behar zuen botika ez ematea; hortaz, bihotzekoa jasan zuen eta hil zen. Horren ondorioz, haren ondaretxo bat jarauntsi zuten senar-emazteak.
* '''Lawrence John Wargrave''', (narratzaileak ''Justice Wargrave'' deitzen dio): epaile erretiratua. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: epaimahaikoak estutzea errugabea omen zen bat erruduntzat hartzeko. Azkenean, erruduntzat jo eta exekutatu zuten. Irlara trenez hurbilduko da, lehen klaseko erretzaileen bagoi batean.
 
=== Uhartez kanpokoak ===