Kemi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |DNK}} → |Danimarka}} using AWB
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
38. lerroa:
Hiria [[zirkulu polar artikoa]]ren azpian dago, 120 bat km hegoaldera baina [[Azpiartiko|eskualde azpiartikoan]]; horrenbestez, Lappin ezaguna den [[gauerdiko eguzki]] fenomenoa ez da bertan gertatzen. Hala ere, eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da ekainean eta uztailaren hasieran. Bestalde, Kemiko klima nagusia [[klima azpiartiko|azpiartikoa]] da. Tenperaturak leunak izaten dira udaran, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Hilabete hotzenetan, urtarriletik apirilera, Botniako badiako ura izoztu egiten da eta hiriaren 644,85&nbsp;km²-ko ur-gazi azalera, izotz-pista erraldoi bihurtzen da. [[Kemiko portua]] libratu eta merkataritza-bideak irekirik mantentzeko izotz-hausleak erabiltzen dira, horien artean gaur egun helburu bakarra aisia duen [[Sampo izotz-hauslea]]. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, nahiko ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean bi gautatik batean izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[http://www.fmi.fi/research_space/space_11.html Revontulten] 2010.12.17</ref>.
{{Kemiko klimograma}}
Botniako golkoak kostaldeko hiriaren azalera ehuneko handia hartzen du: %86,2. Dena den, itsasoa ez da Kemiko ur-eremuaren erantzule bakarra; ur gaziko 644,53&nbsp;km²-ez gain, tamaina txikiko aintzirek eta ibaiek ere azalera hori osatzen baitutedute. Aintzira hauen artean daude, besteak beste, Ahvenjärvet laku-multzoa, Takalahti txikia eta izen bereko auzoaren bihotza den Takajärvi. Botniako badiako urak zikin zeuden garaian, kemiarrek Takajärviko hareatzetara joateko ohitura hartu zuten eta gaur egun udako egun epel eta atseginetan aintzira herritarrez betetzen da. Hiria zeharkatzen duten ibaiak, bestalde, Vähä Ruonaoja meharra eta Lappi ipar-ekialdetik hego-mendebaldera bitan zatitzen duen [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] ospetsua dira. Kemi ibaia edo Kemijoki [[Errusia]]ren mugan dagoen [[Urho Kekkonen Parke Nazionala|Urho Kekkonen Parke Nazionalean]] sortu, [[Rovaniemi]] hiriburutik igaro eta Kemin itsasoratzen da; guztira, 552&nbsp;km-ko ibilbidea du. Finlandiako eta eskualdeko historian garrantzi handiko ibaia da, mendeetan iparraldeko garraiobide nagusia izan baita. Hala nola, [[Ekialdeko Lappi]]ko basoetako enborrak Kemijokiren uretan zehar iristen ziren Botniako badiaraino. Hiriak ere, bere izena ibaiari zor dio.
[[Fitxategi:Selkälokki.jpg|ezkerrera|200px|ezkerrera|thumb|[[Kaio ilun]]a hondarretan.]]
Kemi ibaiaren itsasadarra ehunka uharte eta irla txikik betetzen dute. Urtaroaren arabera itsas-maila aldatzen denez eta noizbehinka harkaitz berriak ere azaleratzen direnez, zaila da uharteen kopuru zehatza ematea. Dena den, udalerriaren azaleran, gutxi gorabehera berrehunen bat zenbatu dituzte. Gutxi batzuetan etxeak eta azpiegiturak ere aurki daitezke, sasoia bertan igarotzen duten udatiarrak baitaude. Uharte handi eta garrantzitsuenen artean daude, besteak beste, [[Kemiko portua|portua]] dagoen [[Ajos]], hiritik gertu dauden [[Pajusaari]], [[Kuivanuoro]], [[Sotisaari]] eta [[Veitsiluoto]], udako etxe asko dauden [[Selkäsaari]], eta Botniako Badiako Parke Nazionala osatzen duten [[Iso-Huituri]] eta hegoaldeko muturrean dagoen [[Selkä-Sarvi]]. Azkenik, aipatzekoa da antzina uharte bat izan zen eta gaur egun udalerriko hirigunea den [[Sauvosaari]].
 
Hain zuzen ere, Botniako badian dago Kemiko parke nazional bakarra dago:
* '''[[Botniako Badiako Parke Nazionala]]''': Kemi eta Tornio artean dagoen 157&nbsp;km²-ko parke nazionala da. Udalerrien kanpoko uhartediak osatzen du natura erreserba eta 1991. urtean sortu zen bertako ingurunea eta historia babesteko asmoz. Uharteak [[Azken glaziazioa|Azken Izotz Aroaren]] ondorioz sortu ziren, zaharrenek 1000 urteko adina dute, eta handienak Iso-Huituri, Maa-Sarvi eta Selkä-Sarvi dira, aspalditik arratzaleen egonleku direnak. Azken horretan, hain zuzen, XVI. mendeko herrixka baten aztarnak ikus daitezke oraindik. Gosete garaian 300 biztanle izatera ere iritsi omen zen uhartea, hala ere, motordun itsasontziak sortu zirenetik uharteek ez dute biztanle egonkorrik. Parke nazionalean zehar askatasunez nabigatu daiteke, baina [[itsas txakur gris]]ak babesteko eremu bat dago Möyly uhartearen inguruan. Naturazaleak itsasoan ibiltzeko, animaliak ikusteko eta arrantzatzeko gerturatzen dira bertara eta, [[Metsähallitus]] erakundearen arabera, 2019an parkeak 6.500 bisitari jaso zituen<ref>[https://www.metsa.fi/vapaa-aika-luonnossa/kayntimaarat/kayntimaarat-maastossa/ "Käyntimäärät kansallispuistoittain 2019"]. ''Metsähallitus''. 2020.07.10</ref>.
 
Natura erreserba hau 199natura erreserba hau hogeita hamarren bat [[morrena]]-uhartek osatzen dute, hauen artean, udalerrian dauden [[Linnankuplu]], [[Maa-Sarvi]], eta lehen aipatutako [[Selkä-Sarvi]] eta [[Iso-Huituri]]. Uharte hauek [[Glaziazio|Izotz Aroan]] [[Botniako golkoa]] estaltzen zuen glaziarraren eraginagatik sortuak izan baziren ere, [[Selkä-Sarvi]] eta [[Vähä-Huituri]] uharte zaharrenek ez dituzte oraindik mila urteak bete. Hain zuzen, glaziarrak eragindako depresioak oraindik jarraitzen du eta itsasoko ur-maila 9&nbsp;mm urteko abiaduran jaisten da; ondorioz, noizean behin, haitz berriak azaleratzen dira badian. Naturak dagoeneko uharte zaharrenak bere egin ditu eta [[taiga|baso borealak]] eta hondartzak ere ikus daitezke gehienetan.