Kontzeptu musika disko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Kontzeptu musika disko''' edo '''Kontzeptu-album''' gai baten inguruan prestatutako diskoa da. Diskoaren abesti guztiek haien arteko lotura dure, narratiboa zein musikala. Kontzeptu-albumak aurretik horrela daude planifikatuta, ideia baten inguruan; idei hori kontzeptua da. Beste albumek artean bakarrik dute talde edo abeslari bera izatea da. Batzutan ere giro berezi baten inguruan sortutako diskoak izan daitezke.<ref>Shuker, Roy (2012). ''Popular Music Culture: The Key Concepts''. Routledge. ISBN 978-1-136-57771-0.</ref> [[Rock opera]]k kategoria honetan sailkatzen dira, adibidez.
 
== Lehen kontzeptu diskoak ==
1966 inguruan kritikak "[[rock]]" eta "[[pop]]" bi genero bereizten ziren. Urte horietan ere bi kontzeptu-album motari buruz hitz egiten hasi zen:
*Funtsean gai batekin lotutako abestien zikloa zutenak, hala nola ''[[Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band]]'', baina historia bat garatzen ez zuena.
*Diskoaren bidez zabaldutako argumentu bat azaltzen zutenak, hala nola, [[Pink Floyd]]en ''[[The Wall]]'' disko ospetsua.
 
Garai hartako musikariek ez zituzten bi kategoria horiek bereizten, eta bi mota horietako batean sartzen zen edozein disko, kontzeptu-album gisa hartzen zen. Hala ere, bereizketa hori erabilgarria da kategoria bakoitzean lehen album kontzeptuala nolakoa zen aurkitu nahi denean.
 
Katalogazio horretan beste arazo bat sortu da urteekin. Musikariek zein zaleek gero eta album gehiago ikusten dute arte forma bateratu gisa, ez soilik kantu multzo gisa. Hainbat albumetako abestiek nolabaiteko kohesioa izan dezakete nahiz eta letretan edo egitura narratiboan batasunik ez izan. Benetan kontzeptualak ez diren disko asko maiz ikusten dituzte zaleek horrela. Pink Floyden ''[[The Division Bell]]'', [[Bruce Springsteen]]en ''[[Born to Run]]'' edo [[Megadeth]]en ''[[Rust in Peace]]'' albumak adibide onak dira. Kasu horietan guztietan, artistek ez zuten inolako asmorik album kontzeptuala zirudien zerbait egiteko. Gaia edo egitura narratiborik gabeko zenbait albumek, hala ere, nahita egindako egitura izan dezakete, abestiak entzuteko ordenak artistaren asmo jakin bat adierazten baitu.
 
== Euskal musikan ==