Lardaska: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
29. lerroa:
 
== Argumentua ==
{{argumentua}}
 
Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere. Clara desberdina da; emakume neurotiko eta hotza ematen du. Euren egoera okertzen doa eta lagunen zirkulua pixkanaka murriztu egiten da. Walterrek gorroto sentsazioa du, batez ere Ellie Briess gazte ederrak berarekiko interesa erakusten duenean. Clara bere buruaz beste egiten saiatzen da. Damututa, Walter berarengana itzuliko da baina, azkenean, dibortzioa eskatuko du.
 
Handik gutxira, Clara autobusez doa bere ama bisitatzera. Ez da inoiz helmugara iritsiko. Bere gorpua amildegi baten oinean aurkituko dute. Poliziak Walterrengan dauzka jarrita bere susmoak. Agian, suizidioaren itxuraz hilketa bat ezkutatu nahi du?<ref>https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/lardaska</ref>
 
== Pertsonaiak ==
* '''Walter Stackhouse''': abokatua, Clararen senarra; ez du maite Clara eta dibortzioa eskatu dio. Clara hil zen egunean, berak jarraitu zion hura bidaiatzen ari zen autobusari eta hilketaren susmagarritzat hartuko zuten.
* '''Clara Stackhouse''': Walterren emaztea, bere burua hiltzen saiatu zen, Walterrek bera ez uzteagatik. Bere amari bisita egitera autobusez joan zenean hilda agertu zen amildegi batean.
* '''Melchior Kimmel''': liburu-saltzailea, bere emaztea hil zuen atsedenleku batean, hura bidaiatzen ari zen autobusari jarraitu eta gero.
* '''Helen Kimmel''': Melchiorren emaztea; beste gizon batez maiteminduta dago. Senarrak hil zuen.
* '''Lawrence Corby''': Philadelphiako Homizidioen Brigadako tenientea; Walter Stackhouse eta Melchior Kimmel ikertzen ari zen, biak erruduntzat hartzen zituelako.
* '''Ellie Briess''': musika irakaslea, Walterrez maiteminduta dago.
* '''Claudia Jackson''': Walterren eta Clararen neskamea.
 
== Zinema moldaketa ==