Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
149. lerroa:
[[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a Gaiztoaren]] erregealdian ([[1349]]-[[1387]]), nahasmendu politikoak eta gerrak izan ziren nagusi; horrek guztiak gainbehera amildu zuen ekonomia. [[Izurri beltza]]ren hasiera eta berehalaxe hartu zuen oinordetzan erregetza. Kalkuluen arabera, izurri beltzaren aurreko urteetan 200.000 pertsona inguru bizi ziren Nafarroan, XIX. mendera arte berriro lortuko ez zen kopurua. 1347tik 1349rako tartean biztanleen erdia galdu zela kalkulatzen da, izurriaren eraginez, batik-bat; migrazioen eta gosearen eraginez beste asko{{sfn|Monteano|2020|p=33}}. Zergaren oinarrian zeuden [[petxero]]ak, etxe kopuruaren arabera neurtu ohi zirenak, asko murriztu zituen izurriaren hurrengo olatuek, baina zergak ez ziren murriztu: gutxiagok gehiago ordain behar zuten. Honela, protesta giroa nagusi zen, askok ezin zutelako ordaindu eta nahiago zutelako etxea utzi eta eskale bizitza hartu{{sfn|Monteano|2020|p=64}}. Nafarroako Gorteek koroaren alde agindutako laguntza ekonomikoengatik protestan ari ziren handiki eta nekazariak gogorki zigortuz hasi zuen agintaldia. Iruñeko Ibarreko eta Arakilgo jaunen ordezkariak eta [[Obanosko Infantzoien Biltzarrak|Infantzoien Biltzarreko]] beste buruzagi batzuk hilarazi zituen; Infantzoien Biltzarra handik aurrera ez zen gehiago bildu.<ref name="jurio"/>
 
[[1360ko hamarkada]] lehorte handiarekin hasi zen, gosetea piztuz. Urte batzuk lehenago, [[1355]]an, Karlos II.ak Frantziara alde egin zuen, eta erabaki zuen txanponek euren balio nominalarekin jarraituko zutela, baina [[zilar]] eta [[urre]] kopurua murriztuz. Honek [[inflazio]]a handitu zuen, eta herritarrak pobretu. Oinarrizko elikagaien prezioa bikoiztu zen 1360 eta 1363 artean, eta tarte horretan berriro ere itzuli zen izurri beltza{{sfn|Monteano|2020|p=62-63}}. Honi
 
Bestalde, [[Normandia]], Frantzia eta Gaztelako hainbat gerratan ere nahasi zuen Nafarroa, herritarren egoera are gehiago okertuz. Normandiako gerrari eusteko, Nafarroako hainbat eta hainbat oste eraman zituen itsasoz lurralde haietara; han ordea garaitu egin zuten [[1364]]ko [[Cocherelgo gudua]]n. Gaztelako erregetza zela-eta [[Henrike II.a Gaztelakoa|Enrike Trastamarakoak]] eta [[Petri I.a Gaztelakoa|Petri I.a Ankerrak]] izan zituzten gatazketan, honi lagunduko ziola agindu zion, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeak eta Errioxako beste zenbait herri itzultzen bazizkion; agintzak ez ziren bete, ordea, Petri [[1369]]an hil baitzen, eta lur haiek bereganatzen saiatu zenean ezer gutxi eta denbora gutxirako lortu zuen. Gerra finantzatu ahal izateko zerga bereziak jarri zitzaizkien nekazariei, baina hauek ezin zituzten ordaindu. Nafarroaren egoera ekonomikoa kinka-larrian zegoen{{sfn|Monteano|2020|p=64-65}}.