Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
147. lerroa:
==== Karlos II.a ''Gaiztoa'' eta Izurri Beltzaren aroa ====
[[Fitxategi:Charles_II_of_Navarre.png|thumb|Karlos II.a Nafarroakoa]]
[[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a Gaiztoaren]] erregealdian ([[1349]]-[[1387]]), nahasmendu politikoak eta gerrak izan ziren nagusi; horrek guztiak gainbehera amildu zuen ekonomia. [[Izurri beltza]]ren hasiera eta berehalaxe hartu zuen oinordetzan erregetza. Kalkuluen arabera, izurri beltzaren aurreko urteetan 200.000 pertsona inguru bizi ziren Nafarroan, XIX. mendera arte berriro lortuko ez zen kopurua. 1347tik 1349rako tartean biztanleen erdia galdu zela kalkulatzen da, izurriaren eraginez, batik-bat; migrazioen eta gosearen eraginez beste asko{{efnsfn|Monteano|2020|p=33}}. Zergaren oinarrian zeuden [[petxero]]ak, etxe kopuruaren arabera neurtu ohi zirenak, asko murriztu zituen izurriaren hurrengo olatuek, baina zergak ez ziren murriztu: gutxiagok gehiago ordain behar zuten. Honela, protesta giroa nagusi zen, askok ezin zutelako ordaindu eta nahiago zutelako etxea utzi eta eskale bizitza hartu{{efnsfn|Monteano|2020|p=64}}. Nafarroako Gorteek koroaren alde agindutako laguntza ekonomikoengatik protestan ari ziren handiki eta nekazariak gogorki zigortuz hasi zuen agintaldia. Iruñeko Ibarreko eta Arakilgo jaunen ordezkariak eta [[Obanosko Infantzoien Biltzarrak|Infantzoien Biltzarreko]] beste buruzagi batzuk hilarazi zituen; Infantzoien Biltzarra handik aurrera ez zen gehiago bildu.<ref name="jurio"/>
 
Bestalde, [[Normandia]], Frantzia eta Gaztelako hainbat gerratan ere nahasi zuen Nafarroa. Normandiako gerrari eusteko, Nafarroako hainbat eta hainbat oste eraman zituen itsasoz lurralde haietara; han ordea garaitu egin zuten [[1364]]ko [[Cocherelgo gudua]]n. Gaztelako erregetza zela-eta [[Henrike II.a Gaztelakoa|Enrike Trastamarakoak]] eta [[Petri I.a Gaztelakoa|Petri I.a Ankerrak]] izan zituzten gatazketan, honi lagunduko ziola agindu zion, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeak eta Errioxako beste zenbait herri itzultzen bazizkion; agintzak ez ziren bete, ordea, Petri [[1369]]an hil baitzen, eta lur haiek bereganatzen saiatu zenean ezer gutxi eta denbora gutxirako lortu zuen. Karlos II.ak bakea sinatu zuen Henrike II.a Gaztelakoarekin, eta hori berresteko [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos premua]] eta [[Leonor Trastamarakoa]] ezkondu ziren. Horren ondoren, alabaina, Karlos Nafarroakoak azpikeriaz jabetu nahi izan zuen [[Logroño]]z; horren ondorioz, Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu eta Iruñea setiatu zuen; [[1379]]an nafar erregeak [[Brionesko Ituna|Brionesko itun lotsagarria]] sinatu eta garrantzi handiko hiriak eman behar izan zizkion ordainez Gaztelakoari. Garai hartan [[Luis Nafarroakoa (1341-1376)|Luis infantea]] buru zuen nafar gudaroste bat abiatu zen [[Albania]]rantz. Luis infantea, erregearen anaia, Joana Siziliakoa Durazzoko Dukerriko oinordekoarekin ezkondurik zegoen; nafarrak [[Durrës|Durazzo]] hiriaz jabetu ziren [[1375]]ean. Infantea hil zenean, Greziako lurraldeetan zehar jarraitu zuten [[Jerusalemgo San Joan Ordena]]ren buruzagi nagusiaren zerbitzuan.<ref name="jurio"/>