Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
143. lerroa:
Karlos I.a Nafarroakoa hil zenean, frantses gobernaria bere kargutik bota eta handikiek eta Hiri Onen ordezkariek, Garesen elkarturik, [[Luis I.a Nafarroakoa|Luis Hutinen]] alaba [[Joana II.a Nafarroakoa|Joanari]] eman zioten koroa; Joana [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe Evreuxkoarekin]] ezkondurik zegoenez, dinastia berri bati eman zitzaion hasiera. [[1329]]an koroatu zituzten errege-erregina berriak, [[Iruñeko katedral]]ean, Nafarroako Gorteekin [[Larrasoaña]]n elkartu ondoren; foruak “hobetzeko erabakiak” hartu eta beren jatorriko lurraldeetara itzuli ziren.
 
==== Karlos II.a ''Gaiztoa'' eta Izurri Beltzaren aroa ====
[[Fitxategi:Charles_II_of_Navarre.png|thumb|Karlos II.a Nafarroakoa]]
[[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a Gaiztoaren]] erregealdian ([[1349]]-[[1387]]), nahasmendu politikoak eta gerrak izan ziren nagusi; horrek guztiak gainbehera amildu zuen ekonomia. [[Izurri beltza]] igaro eta berehalaxe hartu zuen oinordetzan erregetza. Nafarroako Gorteek koroaren alde agindutako laguntza ekonomikoengatik protestan ari ziren handiki eta nekazariak gogorki zigortuz hasi zuen agintaldia. Iruñeko Ibarreko eta Arakilgo jaunen ordezkariak eta [[Obanosko Infantzoien Biltzarrak|Infantzoien Biltzarreko]] beste buruzagi batzuk hilarazi zituen; Infantzoien Biltzarra handik aurrera ez zen gehiago bildu.<ref name="jurio"/>