Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bokatiboa
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
139. lerroa:
 
=== Evreuxko dinastia (1328-1425) ===
==== Karlos II.a ''Gaiztoa'' ====
Karlos I.a Nafarroakoa hil zenean, frantses gobernaria bere kargutik bota eta handikiek eta Hiri Onen ordezkariek, Garesen elkarturik, [[Luis I.a Nafarroakoa|Luis Hutinen]] alaba [[Joana II.a Nafarroakoa|Joanari]] eman zioten koroa; Joana [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe Evreuxkoarekin]] ezkondurik zegoenez, dinastia berri bati eman zitzaion hasiera. [[1329]]an koroatu zituzten errege-erregina berriak, [[Iruñeko katedral]]ean, Nafarroako Gorteekin [[Larrasoaña]]n elkartu ondoren; foruak “hobetzeko erabakiak” hartu eta beren jatorriko lurraldeetara itzuli ziren. [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a Gaiztoaren]] erregealdian ([[1349]]-[[1387]]), nahasmendu politikoak eta gerrak izan ziren nagusi; horrek guztiak gainbehera amildu zuen ekonomia. [[Izurri beltza]] igaro eta berehalaxe hartu zuen oinordetzan erregetza. Nafarroako Gorteek koroaren alde agindutako laguntza ekonomikoengatik protestan ari ziren handiki eta nekazariak gogorki zigortuz hasi zuen agintaldia. Iruñeko Ibarreko eta Arakilgo jaunen ordezkariak eta [[Obanosko Infantzoien Biltzarrak|Infantzoien Biltzarreko]] beste buruzagi batzuk hilarazi zituen; Infantzoien Biltzarra handik aurrera ez zen gehiago bildu.<ref name="jurio"/>
 
Bestalde, [[Normandia]], Frantzia eta Gaztelako hainbat gerratan ere nahasi zuen Nafarroa. Normandiako gerrari eusteko, Nafarroako hainbat eta hainbat oste eraman zituen itsasoz lurralde haietara; han ordea garaitu egin zuten [[1364]]ko [[Cocherelgo gudua]]n. Gaztelako erregetza zela-eta [[Henrike II.a Gaztelakoa|Enrike Trastamarakoak]] eta [[Petri I.a Gaztelakoa|Petri I.a Ankerrak]] izan zituzten gatazketan, honi lagunduko ziola agindu zion, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeak eta Errioxako beste zenbait herri itzultzen bazizkion; agintzak ez ziren bete, ordea, Petri [[1369]]an hil baitzen, eta lur haiek bereganatzen saiatu zenean ezer gutxi eta denbora gutxirako lortu zuen. Karlos II.ak bakea sinatu zuen Henrike II.a Gaztelakoarekin, eta hori berresteko [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos premua]] eta [[Leonor Trastamarakoa]] ezkondu ziren. Horren ondoren, alabaina, Karlos Nafarroakoak azpikeriaz jabetu nahi izan zuen [[Logroño]]z; horren ondorioz, Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu eta Iruñea setiatu zuen; [[1379]]an nafar erregeak [[Brionesko Ituna|Brionesko itun lotsagarria]] sinatu eta garrantzi handiko hiriak eman behar izan zizkion ordainez Gaztelakoari. Garai hartan [[Luis Nafarroakoa (1341-1376)|Luis infantea]] buru zuen nafar gudaroste bat abiatu zen [[Albania]]rantz. Luis infantea, erregearen anaia, Joana Siziliakoa Durazzoko Dukerriko oinordekoarekin ezkondurik zegoen; nafarrak [[Durrës|Durazzo]] hiriaz jabetu ziren [[1375]]ean. Infantea hil zenean, Greziako lurraldeetan zehar jarraitu zuten [[Jerusalemgo San Joan Ordena]]ren buruzagi nagusiaren zerbitzuan.<ref name="jurio"/>
 
==== Karlos III.a ''Noblea'' ====
[[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a Noblearen]] erregealdiak ([[1387]]-[[1425]]) funtsezko aldaketak ekarri zituen politikan. Errege bakezale eta eskuzabala izan zen, harreman onak izan zituena beste erregeekin, eta baita bere mendekoekin ere; inguruan kortesano talde bat izan zuen, horietako asko [[Nafarroa Beherea|bortuez bestaldekoak]]. Iruñeko hiru udaletako biztanleak baketu zituen [[1423]]an emandako [[Batasun Pribilegioa]]ren bitartez. Barruti eta handiki titulu berriak sortu zituen, horietako batzuk errege familiako sasi-oinordekoentzat: [[Muruzabal]] eta [[Erroibar]]reko bizkonderriak bere anaiorde Leonel Nafarroakoarentzat ([[1407]]) eta Beltran Ezpeletakoarentzat ([[1408]]), [[Cortes|Cortesko Konderriko]] [[Godofre Nafarroakoa|Godofre sasiko semearentzat]] ([[1412]]), eta [[Leringo Konderria]] [[Joana Nafarroakoa (1382-1413)|Joana]] alabarentzat, hau [[Luis II.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoarekin]] [[1424]]an ezkondu zenean. Goratutako leinu hauetako batzuek garrantzi handiko eginkizunak bete zituzten erreinuaren etorkizun politikoan.<ref name="jurio"/>