Kolonizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t geh
5. lerroa:
Kolonizazioan, gailentzen den botereak bere jatorriko lurraldeko herritar arruntak eta xeheak erabiltzen ditu bere okupazioa iraunkorki sustraitzeko, ''[[colonie de peuplement]]'' deitu den prozesu baten bidez; hartara, agintari okupatzaileen moldeko gizarte berrirako oinarriak jartzen dira. Herritar horiek botere hori oinarritzen duen nazio edo etniakoak izan ohi dira, baina beste herritarrak edo herritarren nahasketa bat ere izan daitezke. Beraz, ohikoena okupazioa babestu edo bultzatu duten agintarien ordenarekiko atxikimendua agertzea da, kontraesan eta gatazkak sortu badaitezke ere, adibidez, klase borroka.
 
Lurralde bat kolonizatzen duena '''kolonizatzailea''' da; eta kolonizazioaz lurraldean bizi direnak, '''kolonoak'''. Kolonizazioak aurrez aurre eta lehian jartzen ditu bertako herritarrak eta kolonoak. Kolonoei, pribilegiatuak ez izanagatik, kolonizatzaileak bertako herritarren idiosinkrasiari gailentzen zaion abantaila bat aitortzen die, askotan agintarien jatorri, hizkuntza eta kultura antzekotasun eta hurbiltasuna dena. Historian, bertakoak mendean hartuz beste lurralde edo herrialdeetara zabaltzea bultzatzen duen [[ideologia]] politikoari [[kolonialismo]] deritzo. Kolonialismoak egindako lurralde-zabalkuntzak eta herrien mendekotasunak [[inperialismo]] izeneko egoera sortzen du.
 
== Ikus, gainera ==