«Kolonizazio»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
tNo edit summary
'''Kolonizazioa''' [[gizaki]] talde batek lurralde bat populatzea da. Prozesu horren helburua izaten da [[Baliabide ekonomiko|baliabide]] berri eta ugariagoak eskuratzea, taldea zabaltzea edo beste populazio edo [[herri]] bat mendean hartzea. Ideologia nazionalista eta inperialista bati loturik, kolonizazioaren helburua da lurralde, herrialde eta herri baten ondasun materialez jabetzea eta tokiko herritarrak beren kultura ondareaz eta ezaugarriez desjabetzea, alienazio edo arrozte prozesu baten bidez.
 
Gailentzen den botereak bere jatorriko lurraldeko herritar arruntak eta xeheak erabiltzen ditu bere okupazioa iraunkorki sustraitzeko, ''[[colonie de peuplement]]'' deitu den prozesu baten bidez, era horretan agintari okupatzaileen moldeko gizarte berri bat eratzearren. Herritar horiek botere hori oinarritzen duen nazio edo etniakoak izan ohi dira, baina beste bestelako herritarrak edo herritarren nahasketa bat ere izan daitezke. Lurralde bat kolonizatzen duena '''kolonizatzailea''' da; eta kolonizazioaz lurraldean bizi direnak, '''kolonoak'''. Historian, bertakoak mendean hartuz beste lurralde edo herrialdeetara zabaltzea bultzatzen duen [[ideologia]] politikoari [[kolonialismo]] deritzo. Kolonialismoak egindako lurralde-zabalkuntzak eta herrien mendekotasunak [[inperialismo]] izeneko egoera sortzen du.
 
== Ikus, gainera ==