Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|170px|Página [[Lewis Carrollen ''Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena'' idazlanaren orri bat, John Tennielen marraz...
(Ez dago alderik)

11:33, 12 iraila 2008ko berrikusketa

Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena (Through the Looking-Glass, and What Alice Found There) Lewis Carrollek 1871n idatzitako liburua da. Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian idazlanaren jarraipena da (nahiz eta han gertatutakoari buruzko ezer ez aipatu).

Página Lewis Carrollen Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena idazlanaren orri bat, John Tennielen marrazkiekin.

Xakea

Lehen liburuan karta bizidunak agertzen baziren, bigarren honetan Alice xake partida batean aurkitzen da. Carrollek xake-mugimenduen zerrenda bat erakusten digu, nahiz eta mugimendu batzuk arauz kontrakoak izan, xakelaria ume txiki bat izango balitz bezala.

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuko pertsonaiak

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuko pertsonaiarik ez da liburu honetan agertzen. Hala ere, pertsonaia batzuek, Hatta eta Haiga, Sonbrailugilea (ingelesez, Hatter) eta Martxoko Erbiaren (ingelesez, Haiga) antza fonetikoa dute.

Kapituluen zerrenda

 
Errege gorria zurrunga egiten, John Tennielek marraztuta.
  • I. Kapitulua: Ispiluaren etxea
  • II. Kapitulua: Lore bizidunetako lorategia
  • III. Kapitulua: Ispiluko intsektuak
  • IV. Kapitulua: Tweedledum eta Tweedledee
  • V. Kapitulua: Artilea eta ura
  • VI. Kapitulua: Humpty Dumpty
  • VII. Kapitulua: Lehoia eta unikornioa
  • VIII. Kapitulua: Nik neuk asmatutakoa da
  • IX. Kapitulua: Alice erregina
  • X. Kapitulua: Astinaldia
  • XI. Kapitulua: Esnatzea
  • XII. Kapitulua: Nork amestu zuen?

Argudioa

Alice hausnartzen ari zen ispiluaren ifrentzuko munduari buruz eta konturatu zen ispiluan barrena pasa zitekeela.

Olerki alderantzikatuen, Jabberwocky, liburu bat aurkitu zuen eta ispiluaren bidez irakurri zuen. Etxetik ateratzean lorategi batean sartu zen. Lorategi horretan loreek hitz egiten zuten eta bera loretzat hartu zuten. Han ezagutu zuen Erregina Gorria, zeinak Aliceri erregina bihurtzea eskaini baitzion, xake partida batean zortzigarren laukira heltzea lortzen bazuen. Horrek ulertarazi digu Alice peoi bat zela, Erregina Zuriaren peoia, hain zuzen. Bere lehen mugimendua laugarren laukira zihoan trena hartzea izan zen (beraz, bi laukikoa izan zen lehen mugimendu hori, guztiz legezkoa).

 
Tweedledum eta Tweedledee, John Tennielek marraztuta.

Laugarren laukian Tweedledum eta Tweedledee ezagutu zituen, nahiz eta XIX mendeko sehaska-kanta bati esker ezagunak izan jada. Mortsa eta Zurgina olerkia errezitatu eta gero, sehaska-kantako pertsonaiak bezala portatzen hasi ziren. Beraz, Alicek aurrera joatea erabaki zuen eta Erregina Zuria ezagutua zuen, zeina adia galdurik bezala egon eta bildots bihurtu baitzen.

 
Humpty Dumpty, John Tennielek marraztuta.

Hurrengo kapituluan, Alicek Humpty Dumptyrekin topo egin zuen. Honek Jabberwocky olerkiaren esanahiak azaltzen zion, harresitik erori baino lehen. Ezagutzen dituen hurrengo pertsonaiak Lehoia eta Unikornioa dira, eta beste sehaska-kanta bat abestu zioten. Jarraian, Zaldun Zuriak Alice askatu zuen Zaldun Gorriarengandik.

Azkenean, Alice zortzigarren laukira heldu zen eta erregina bilakatu zen. Erregina Gorria harrapatu zuen (jan zuen, xake-hizkeran) eta xake mate egin zion Errege Gorriari. Orduan esnatu zen eta, lehen liburuan gertatu zen bezala, konturatzen gara amets bat izan dela dena.