Asua (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
Garaiera txikiko mendiak daude arro ertzean. Haien artean, [[Berreaga]] mendia (360 metro) dago, arroa [[Butroe]]tik bereizten duena. Ibaiaren uharkak marga eta kareharrien artetik iragaiten dira. Arroaren goiko aldeetan pinu sail ugari daude; eta beheko aldean, berriz, nagusi dira larreak, soroak, etxeak eta industria.
 
Asua ibaiak hainbat errekatxotik jasotzen du ura. Gehienak eskuineko ibaiertzetik azaleratzen dira, eta ibilbide zuzen eta luzeak egiten dituzte, kokatuta dauden haranaren aldean aldapa leunak baitaude. Ezkerraldeko ibaiertzetik errekatxo gutxiago azaleratzen dira, eta horiek aldapa handiagoetatik igarotzen dira. Uraren kalitateari dagokionez, zona bi bereiz ditzakegu: alde batetik, [[Basobaltza]], [[Kantarazarra]], [[Untza erreka|Untza]] eta [[Preguntegi]] errekatxoek osatzen dutena eta zikin ez dagoena; eta, bestetik, Asuko uharka nagusiak eta [[Antontxune]] errekatxoak osatzen duena. Kutsadura nabaria da azken zona horretan.
 
Goiko ibai tarteetan oraindik badira [[haltza]]k, [[lizarra]]k eta [[zumea]]k, baina beheko aldeetan eutrofizazioa ageri-agerikoa da: han sasiakazaiak, landare belarkarak eta zuhaixka nitrofiloak daude. Ondo zainduta dauden errekatxoetan animaliak badaude ere, uharka nagusian ez dago. Izan ere, aldapak txikiak dira eta horren ondorioz, ura oso motel dabil. Horrezaz gainera, ura zikin dago. Uharka nagusian ez dago arrainik, eta ibaiadarretan badira ezkailuak.