ETB 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, [[Euskal Irrati Telebista|EITB]] etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. [[90eko hamarkada|90ko hamarkadaren]] hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. [[1986]]an ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, [[ETB 2]], edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan ([[Euskadi Irratia]] eta [[Radio Euskadi]]) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.
 
ETB 1ek euskara ikustarazteko eta sustatzeko saiakera ugari egin ditu eta egiten ari da, eskaintzen dituen eduki motetan ikus daitekeen bezala. Haren kate senideak ordea, ETB 2k, ez du euskararen aldeko jarrera hain nabarmena, izan ere, eskaintzen duen programazioa [[Espainia]]ko beste telebista kateenaren antzekoa da, horregatik, bertako telebistekin lehian dabil. ETB 1ek eskaintzen digun eduki bereziak euskal kulturari lekua egiten dio, adibidez, [[bertsolaritza]] (''Hitzetik Hortzera'' programaren bidez, adibidez), [[Pilota|euskal pilota]] (''ETB Kantxa'') edo [[herri kirol]]ak gaitzat dituzten programak igorriz. Euskal kulturgintzari, [[euskal idazle]] eta [[Euskal kantariabeslari|kantariei]] eta gure herriko [[zientzialari]]ei ere lekua egiten die. Ildo beretik, ETB 3-ren sorkuntzaren aurretik, haurrentzako programazio zabala eduki zuen, ''Betizu'' bezalako programekin. Aipatzekoa da, kirol munduan egin diren lehiaketa handi eta garrantzitsuenak (ACB Liga edo Txapeldunen Liga) beti euskaraz igorri direla telebista honetan.
 
[[2016]]ko [[abenduaren 21]]etik ETB 1-ek bereizmen altuko bertsio bat du erabilgarri EAEn, '''ETB 1 HD''' izenekoa. Horrek, aurretik martxan zegoen ETB HD telebista-katea ordezkatu zuen, zeinetan ETB 1 eta ETB 2-ren arteko nahasketa bat igortzen zen.
35. lerroa:
Telebistaren saiorik zaharrenetakoa dugu hau, [[1988]]ko abenduan izan baitzuen estreinako saioa eta gaur egun arte iraun baitu.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria.eus|urtea=|izenburua=Bertsoa aldatu zuen saioa|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1859/028/001/2018-12-28/bertsoa_aldatu_zuen_saioa.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-30}}</ref> [[Bertsolaritza]] hartu izan du beti gaitzat eta haren hedapen eta sustatzean izugarri lagundu du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan {{!}} EiTB Hitzetik Hortzera|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hitzetik Hortzera — Bertsozale Elkartea|hizkuntza=eu|url=https://www.bertsozale.eus/eu/hitzetik-hortzera|aldizkaria=www.bertsozale.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref> [[Felix Irazustabarrena]] [[Euskal Herriko Bertsozale Elkartea|Bertsozale Elkarteko]] Hedapen taldeko arduraduna izan da saioan buru belarri aritu denetako bat, besteak beste, saioak landuko zituen gaiak zehazten eta kamerariak gidatzen. 1980ko hamarkadan izan zen bertsolaritzaren goratze hartan zeresan handia izan zuen ''Hitzetik Hortzera''k, baliabide oso mugatuak zituen saio bat bazen ere, ikuslego zabalak eta eduki erakargarriek sendotasun handia eman baitzioten. Horregatik, bertsolaritzaren iraupenaren zutabeetako bat bezala hartu izan da.<ref name=":1" />
 
Saio honek duen beste berezitasun bat urteetan zehar pairatu duen moldaketa da, azken urteetan internetera jauzi egin eta belaunaldi berrien inguruan programa mordoa sortu baitu, emakumeek bertsolaritzan egin duten lekua erreparatzeaz gain. Azken finean, "bertsolaritzaren ekosistema osoa" bildu du saio honek,<ref>{{Erreferentzia|izena=Juan Luis|abizena=Zabala|izenburua=Meritu bikoitza|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1876/036/002/2020-11-10/meritu-bikoitza.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-11-10}}</ref>, 2018an bere zuzendari zen [[Eneritz Urkola]]k adierazi bezala.<ref name=":1" />
 
==== Herri txiki infernu handi ====