Benito Cereno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{Liburu infotaula |izena = Benito Cereno |irudia = |irudiaren testua = |izenburu originala= Benito Cereno |izenburua euskaraz= Benito Cereno |urtea= 1856 |generoa= Elebe...»
(Ez dago alderik)

00:11, 30 abendua 2020ko berrikusketa

Benito Cereno (izenburu bera, ingelesez) Herman Melville idazle estatubatuarraren eleberri laburra da. Putnam´s Magazine aldizkarian argitaratu zen hiru zatitan, 1855ean. Hurrengo urtean, 1856an, The Piazza Tales liburuan argitaratu zen, beste eleberri labur batzuekin batera.

Benito Cereno
Datuak
IdazleaHerman Melville (1856)
Argitaratze-data1856
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaBenito Cereno
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Euskaraz
IzenburuaBenito Cereno
ItzultzaileaJose Ramon Vazquez
Argitaratze-data2012
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak132

Benito Cerreño Tryal itsasontziaren kapitain espainiarraren benetako istorioan oinarritu zen Herman Melville. Esklaboek itsasontzia hartu zuten, ia marinel guztiak hil zituzten eta talde txiki bat bizirik mantendu zuten Afrikara eraman zitzan. Matxinada Perseverance itsasontzia agertzean zapuztu zen. Itsasontzi horren eskifaiak esklaboak menderatu zituen; gero tortutatu, Txilera eraman (oraindik espainiar kolonia zen) eta buruzagiak urkatu zituzten.

Gertakari horiek 1817an Amasa Aldano Perseveranceko kapitainaren memorien bidez iritsi zitzaizkion Herman Melvilleri. Benito Cereno eleberriak izaera anbiguoa duenez, kritikari batzuek kontakizun arrazista eta esklabista dela uste izan dute. Beste batzuek kontrako iritzia izan dute, arrazakeriaren aurkakoa eta abolizionista dela, hain zuzen. Zaila da egilearen asmoa zein den jakitea, baina baliteke esklabotzarekin eta arrazakeriarekin zerikusirik ez izatea, gaizkiarekin baizik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1799an, AEBko Bachelor's Delight itsasontziaren kapitaina Santa Maria uhartean ainguratuta dago. Bere kapitainak, Amasa Delanok, oso egoera txarrean dagoen itsasontzi bat (San Domingo) datorrela ikusi zuen. Marinel batzuekin txalupan joan zen itsasontzira laguntza ematera.

Itsasontzian, espainiar batzuekin eta gizon eta emakume beltzekin topo egin zuen, mota guztietako penak jasan zituztela eta epidemia batek tripulazioaren erdia hil zuela kontatzen ziotenak. Delanok San Domingoren kapitaina zen Benito Cereno ezagutu zuen eta Babo izeneko esklabo batekin harreman arraro bat zuela ikusi zuen. Izan ere, ez ziren inoiz banatzen.

Delanok ez zekien zer gertatu zen. Babo matxinada baten buru izan zen. Esklaboek eskifaiaren erdia hil zuten, ontziaren jabea barne. Bizirik utzi zituzten Afrikara itzultzeko behar zituzten tripulatzaileak.

Babok, Bachelor's Delight ikusi zuenean, plan bat asmatu zuen: itsasontzi horretaz ere jabetzea, garraio handiagoa eta elikagai nahikoak lortzearren. Denbora batez, dena kontrolpean izatea eta Benito Cereno erabat menderatzea lortu zuen.

Eleberriaren eszenarik nabarmenena hauxe da: Babok Benito Cerenori bizarra kentzen dion unea, gizon batek besteari izuaren eraginez nola gailentzen zaion erakusten du. Aldi berean, Delanok Cerenori bizarra nola egiten zaion behatzeko moduak erakusten du gertatzen ari dena ikusteko duen itsutasuna, baita bere arrazakeria eta beltzak beheragokoak direlako uste osoa ere.

Delanok itsasontzia utzi zuenean, Benito Cereno itsasora bota zuen bere burua laguntza eske, eta dena agerian geratu zen. Babo, exekutatuta amaitu zen, bere burua defendatzeko hitzik esan gabe. Bere burua haga batean jarri zuten.

Pertsonaiak

  • Amasa Delano: Bachelor's Delight itsasontziaren kapitaina. Etengabe saiatu zen Benito Cerenori laguntza ematen.
  • Benito Cereno: San Domingo itsasontziaren kapitaina. Itsasontziko beltzak matxinatu ziren eta euren menpeko bihurtu zuten.
  • Babo: Matxinoen burua. Amasa Delano San Domingo itsasontzian egon zenean, Benito Cerenoren zerbitzari leialaren papera jokatu zuen, denbora osoan haren ondoan ahal izateko.
  • Atufal: Baboren laguntzailea matxinadan.