Maiatzaren Plazako Amak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
 
== Diktadura militarraren bukaera ==
[[Fitxategi:Hebe de Bonafini 2015.jpg|thumb|alt=|[[Hebe de Bonafini]] 2015.urtean, Maiatzako Plazako Amen erreferenteetako bat]]1983an bukatuko da diktadura militarra eta [[Raúl Alfonsín|Raul Alfonsin]] izango da hurrengo lehendakaria. Alfosinen gobernu garaian mugimendu honi dagokionez gertakari interesgarriak jazoko dira. Horien artean [[Conadep]] sortuko da (Comision Nacional sobre la Desaparicion de Personas), Junta Militarrei epaiketak, gorpuak hobitik ateratzea eta diktadurako biktimen senitartekoei erreparazio ekonomikoak. <ref name=":1" />
 
Honek ordea, mugimendu barruan talkak sortuko ditu eta Maiatzaren Plazako Amen eta Maiatzaren Plazako Ama – Linea Sortzailearen arteko banaketa emango da, zenbait ezberdintasun politikoen ondorioz. Talkak alfonsinismoaren aurrean izan beharreko jarreretan baita erreparazio politikoen ondorioz sortu ziren. 1986an gainera, eztabaida garrantzitsuak egon ziren mugimendu barruan Hebe de Bonafinik mugimenduaren parte hartzea zabaldu eta Argentinan zehar sortutako filialekin lan egin nahi zuen bitartean, [[Maria Adela Gard de Antokolets]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Página/12 :: Contratapa :: María Adela, una Fundadora|hizkuntza=es|url=https://www.pagina12.com.ar/diario/contratapa/13-8064-2002-07-24.html|aldizkaria=www.pagina12.com.ar|sartze-data=2019-04-09}}</ref> opositoreak Buenos Aireseko amekin soilik egin nahi zuen lan. <ref name=":1" />
 
== Ekarpen Politikoak ==
Hainbat dira Maiatzaren Plazako Amek egindako ekarpen politikoak, baina berezeki bi dira nabarmenenak, alde batetik, amatasunaren sozializazioa, hau da, amatasuna nola ulertzen den eta horren gaineko kritikak zein ekarpenak, eta bestetik, giza eskubideen defentsa eta horrekin batera bizitza duinen aldeko aldarria.